Finzi-Continitarren lorategia

Italiako faxismo-garaiko (1922-1945) judu-burgesiaren gainbehera eta orduko gizartearen kontaketa egiten du narratzaileak. Micòl eta bere familia juduaren gorabeherak, Finzi-Continitarrarenak, kontatzen ditu; nola faxismoak jazartzen dituen.

Aipatutako garai horretan, urte batzuetan behintzat, naziak Italian daude, eta hauek bere esku dagoen Alemaniara eramango dute familia osoa, atxilotuta. Mussolinik bere aldetik goi-mailako burgesia judua erasotzen du, batez ere, Hitlerri jarraituz, 1938ko lege arrazistak indarrean jarrita. Jazarpen hori bere larruan nozitu zuen idazleak, bera era judua baitzen, aberats familia bateko kide.
Adibidez, lege horietako baten arabera, juduei debekatu egin zieten leku publikoetan tenisean jokatzea, eta nobelaren izenburuko lorategian (toki asmatua da lorategia) aritzen ziren. Dena den, eleberrian benetako datu asko sartu ditu idazleak. Nobelak jazarpenaz gain, badu beste gai bat ere: ezinezko maitasun-istorio baten kontaketa. Micòl konkistatzeko narratzailearen nahia eta ezina. Micòlek nahiago du narratzailearen lagunik onenarekin egon, Malnaterekin. Narratzailearen izenik ez dakigun arren, neurri batean bederen idazlea bera izan litekeela dio zenbait adituk.
Datu bitxi modura esan, Micòlek eleberrian hizkuntza bat asmatzen duela, finzi-continitarra, Alberto nebarekin solasteko.

 

Egilea: Giorgio Bassani
Itzultzailea: Koldo Biguri
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

 

Hona pasarte bat:
Aurreko udazkenean ez bezala, Micòlek ez zeraman galtza motzik. Artilezko gona zuri plisatu bat zeukan, antigoaleko estilokoa oso, kamiseta bat, hura ere zuria eta mahukak tolestuta zituena, eta hari zuri-zurizko galtzerdi arraro batzuk, ia-ia Gurutze Gorriko emakume batenak ziruditenak. Izerdi patsetan, aurpegia gorri, indar osoz saiatzen zen bolak kantxako izkinarik urrunenetara botatzen, kolpeak bortxatuz. Baina Malnatek, lodituta eta arnaska egon arren, ondo eusten zion.

(239. or )




 

Orrialdeak: 303

Interesatzen zaizu



C1
2016-08-30
16243126
1770