Familiako lexikoa

Natalia Ginzburg idazle italiarraren libururik intimoena da hau, bere familiako hitz, esaldi eta esaerek gogora ekarritako gertaerak kontatuko baititu liburu honetan.

Egilea: Natalia Ginzburg
Itzultzailea: Fernando Rey
Argitaletxea: IGELA
Argitalpen-urtea: 2021

Bere familia-kronika osatzen duten istorioak erabiliz azalduko dizkigu egileak XX. mendeko Italiako zenbait gertakari. Hala nola, faxismoaren gorakada, Bigarren Mundu Gerra, edota Levi familiari eta haren lagunei gertatutakoak, baita bere familiako giroa ere.

Hona hemen pasarte bat:
Neskato bat nintzela, gurasoen etxean, nire senideek edo nik mahai-zapiaren gainera baso bat irauli edo labana bat lurrera erortzen uzten bagenuen, aitaren trumoi-ahotsa aditzen zen: “Zikinkeriarik ez, mesedez!”.
Ogia saltsan bustitzen bagenuen, oihu egiten zigun: “Ez miazkatu platerak! Enasak! Zerrikeriari ez, mesedez!”.

9.or.

 

Orrialdeak: 310
C1
2021-04-28
28194796
281