detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jesusen haurtzaroa

Lur berri batera heldu dira Simon eta David aita-semeak, Belstar izeneko kanpamendura. Ez dakigu ezer haien iraganaz. Itsasoa zeharkatuz heldu dira kanpamendura.

Belstar kanpamenduan espainiera irakatsi diete; sei astez egunero ikastera joan behar izan dute. Eta izen berriak ere eman dizkiete biei: Simon eta David hain zuen. Davidek bost urte ditu, eta amaren bila hasi nahi du aitarekin, Belstarretik Novilla herrira joan ondoren. Novillan bada Centro de Reubicación (halaxe dator ingelesezko jatorrizko liburuan ere) izeneko bat. Egoitza horretan hasiko dute beren bizimodu berria, han hasiko dira ama bilatzen. Baina arazo handi samar bat dago, burokraziaz aparte. Novillara heldu direnak beren iragana ahaztu egin dute. Eta gainera ez dute anbiziorik, anbizio hitzaren zentzu onean, ez diote bizitzari ezer eskatzen. Oztopo latzak inori ezer galdetzeko. Baina bai Simon eta bai David pasibotasun horren aurka jarriko dira. Lortuko ote dute horrela amaren berri izatea?

  

Idazlea: J.M. Coetzee
Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Meettok
Argitalpen-urtea: 2012
 

Orrialdeak: 293

detalle2

Dokuteka

B2
2013-12-09

x61pRelaContWAR

16236118

x61pViewCountWAR

2244

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR