detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Urpekariak

Urpekariak aita-semeak dira. Semea, Jonan, 15 urteko nerabea, eta aita, etxean emaztearekin arazoak dituena. Eta oporretara doaz biak Gironara, autoz.

Urpekariak itsasoan murgiltzen dira. Eta aita-semeak euren arteko harremanean sakonduko dute, euren arteko harremanean murgilduz. Nerabe apur bat errebelde hori maitemindu egingo da oporretan Daelerekin, eta beste begi batzuekin hasiko da aitarenganako harremanari begiratzen. Elkar hobeto ezagutzeko baliatuko dute L´Estartit paraje zoragarriko oporraldia.

 

 

 

Egilea: Fermin Etxegoien
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2015

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

 

 

 

Hona hemen pasarte bat:

Oso denbora laburra behar izan zuen Daelek erreakzionatzeko, Jonani ia-ia zorabiagarri egin bazitzaion ere. Modu ezin osagarriagoan erreakzionatu ere, neskak halako indar dardaratsu batez jarri baitzuen bere eskuin eskua lehenago Jonanek neskaren belaun gainean leun utzitako eskuaren gainean.        

(101. or)

Aurkezpen-eguneko bideoa: 

Urpekariak. Fermin Etxegoien from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 151

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2016-01-25

x61pRelaContWAR

16239089

x61pViewCountWAR

4816

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR