Zer egingo dugu orain opariekin?

Ipuin-liburua dugu Aritz Gorrotxategiren Zer egingo dugu orain opariekin? eta izenburua lehen ipuinetik hartu du liburuak. Honen gaia Olentzeroren aurkako salaketa bat da.

Bigarrenean, langabeziaren mamua dabil airean. Hirugarrenak, gurasoek denbora zehazteko modu baten berri ematen digu: HEA (Haurrak Eduki Aurretik) eta HEO (Haurrak Eduki Ostean) aldiak. Hurrengo ipuinean, bizkiak erditzera doan ama da protagonista, eta hurrengo ipuinean, arazoren bat duelako egin ote dio kosk zakur batek Koldori?. Seigarren ipuinean, bertsoak burutik joaten ez zaizkion Garikoitz ezagutuko dugu. Eta hurrengoan “mesedeak mesede truk” egiten direla uste duen Nagore. Zortzigarren ipuinean ere harreman-kontuak ageri dira, ikasle garaian elkar ezagututako bikote bat bere harremana salbatu nahirik dabil. Azken ipuineko Ikerne irakasleari mesede eske etorriko zaio Danel ikaslea, azterketa-data aldatzeko. Irakasleak ez du amore eman nahi izango.


Egilea: Aritz Gorrotxategi Mujika
Argitaletxea: Algaida Editores
Argitalpen-urtea: 2016


Hona pasarte bat:

Kristauek urteak datatzeko modua duten bezala, K.a. eta K.o., gurasoek ere badute berena: HEA (Haurrak Eduki Aurretik) eta HEO (Haurrak Eduki Ostean). Erabaki horrek banatzen du mundua hortik aurrera, batez ere txikiak direnean. Haurrak… Lagun batzuen portaera ikusita, haurrak labar moduko bat direla begitantzen zaio Maitaneri. Batzuek haurrengan jartzen dituzte indar eta maitasun guztiak, bikotekidea guztiz alboratzeraino.
 

(37. or.)



 

Orrialdeak: 129
B2
2017-01-17
16170293
2044