Ahazten diren gauzak

Bederatzi narrazio hauek ahanztura dute lotune, ahanztura pertsonala eta kolektiboa hainbat gairi lotua: sexu-jazarpena, errefuxiatuak, borroka armatuaren eragina bikote batean, gaixotasun baten eragina gogoratzeko orduan, nola ari garen hiriko eskaleak ahazten…

Egilea: Aritz Gorrotxategi
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Narrazio guztiotan pertsonaia nagusiek bakardadea nozitzen dute, bakarrik sentitzen dira bizi dutenaren aurrean. Lehenengo ipuinean, memoria-arazoak dituen agure bat ezagutuko du irakurleak. Euskal gatazkaren gorabeherek ere leku nabarmena dute liburuan zehar.

Oharra: Ipuin hauetako batzuk lehendik argitaratuak izan dira, batzuk sarituak eta beste batzuk birmoldatuak liburu honetarako. Berariaz sortutakorik ere bada.

Erein argitaletxeko helbide honetan liburuaren lehen 25 orrialdeak dituzu irakurgai.
Euskadi Irratiaren Arratsean irratsaioan Arantxa Iturbek Aritz Gorrotxategirekin egindako elkarrizketa helbide honetan duzu entzungai.

Hona pasarte bat: 

Kalkuluak egin ditut azkar-azkar. Zenbat eskale egon daitezke hirian? Zehaztasuna komeni zait guztiaren gainetik. Hobe auzoak banan-banan aztertzea. Azken batean, auzo bakoitzak bere ezaugarriak dauzka, bere txokoak, bere morfologia. Donostian oraindik metrorik ez egotea abantaila da. Tren-geltokietan eta eliz atarietan egoten dira gehienak. Parkeetan, berriz, apenas geratzen den eskalerik; usoak desagertzearekin batera, eskaleak ere desagertu balira bezala, usoei konpainia egitera. Biak ere fumigatzeren baten biktima, bai txoriak bai diru-gabeak. Azken hilabeteotan, baina, krisiaren ondorioz, eskale kopurua handitzen ari da kaleetan, aterpetxeetan.     

  
(119. or.)

Bideo honetan idazleak eginiko libururuaren aurkezpena duzu.
 

"Ahazten diren gauzak" Aritz Gorrotxategi. Aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 133

Interesatzen zaizu



B2
2019-04-11
20764534
2145