Ariasman, Euskal baleazaleen istorio bat

1615ean, Islandian, Ari Magnússon (Ariasman) magistratuaren aginduz, 31 euskal arrantzale hil zituzten. Arrantzaleak baleak harrapatzen zebiltzan. Hori benetan gertatu zen.

Egilea: Tapio Koivukari
Itzulpena: Maia Osssa
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017

Bi urte lehenago, magistratu bera baleak harrapatzeko lizentziak saltzen zebilen beste arrantzale euskaldun batzuei. Zer demontre gertatu zen hain epe laburrean egoera horrenbeste gaiztotzeko? Erantzunaren zati bat nobela honetan, izan ere nobela baita liburu hau, ez saiakera edo orduko kronika. Liburuaren amaieran gertaeren testuingurua ere badakar idazleak.

Hona pasarte bat:
Garrantzitsuena, hala ere, balea-haragia zen, horren bila etorri ziren asko, eta soberan zegoen. Baina Martini iruditzen zitzaion berea zela balea, bere gizonek harrapatu zuten, eta zaila egiten zitzaion ikustea nola Pedrok eta Estebanek nahierara saltzen zuten. Pedrok, lasaitzeko, esan zion balea-haragiak ez zuela irabazi handirik ematen, kontua zela norbaitek aprobetxatzea eta gizakiek jatea.


(222-223. or)
 

Orrialdeak: 414
C1
2017-06-01
16174205
1923