detalle dokuteka-generico-fitxa

Beleen kondaira

Ikuspegi eurozentristaren arabera, guk “aurkitu” omen genituen Europa ez beste lurraldeak. Eta, “aurkikuntza” horien ingurumarian, legenda ugari sortu zituzten gure arbasoek.

Euskadi Irratiko Ekosfera saioan, Guillermo Roa zientzia-dibulgatzaileak beleen inguruko saioa prestatu du. Hainbat arlotatik aztertu du gaia; besteak beste, hegazti horiek protagonista izan zituen legendaren berri ere eman du.  

Saio osoa entzun nahi izanez gero, klikatu hemen.

 

 

Irudia: chatGPT

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Faroe uharteetan izan zen. Eskoziaren iparraldean dagoen uhartedia edo artxipelagoa. 
Hartu zituen hiru bele. Hegazti-mota, buru, hegal eta buztan beltza dituena: cuervo (es); corbeau (fr).  
Bilatu zuen helduleku bat. Bilatu zuen babesa edo laguntza emango zion zerbait. 
Lehorrean zeukan aukera. Itsasoa ez den Lurraren zatian zeukan aukera. 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Islandia bikingo batek aurkitu zuen: Hrafna-Flóki Vilgerdarson. Ez dakit oso ondo ahoskatu dudan; nolanahi ere, deituko diogu Flóki, hala deitzen diotelako historialariek, ba, haren historia dibulgatu nahi dutenean, behintzat: Flóki.  

IX. mendean gaude, baina istorio hau dakigu Landnámabók izeneko liburuan idatzita dagoelako, eta liburu hori, Landnámabók ―bók hori book bezala ingelesez, ez?, bueno, hizkuntza germanikoetan-eta ez naiz sartuko―, baina liburu hori XII. mendean idatzi zuten, 300 urte geroago. Hortik hasita, kontakizun hori benetakoa den ez den, oso zaila da bereizten. Nik, nolanahi ere, ekarri dut, kontakizun polita delako. 

Flóki itsasoratu zen, bueno, esplorazio-bidai (esplorazio-bidaia) batean, eta ipar-mendebalderantz abiatu zen. Faroe uharteetan izan zen, eta bertan hartu zituen hiru bele. Egia da ez duela esaten kontakizunak zer motako (motatako) beleak diren ―beraz, Irati, bueno, barkatuko didazu ez jakitea hori; beharbada, argia da, nik momentu honetan ez dakit―, baina, nolanahi ere, hiru bele eraman zituen itsasontzian. Zergatik? Ba, esplorazioan laguntzeko.  

Oso interesgarria da hori, beleak, azken batean, ez direlako ibiltzen itsasoan (itsasoaren) gainean hegan, besterik gabe. Orain kontatuko dizuet. Kontua da Faroe uharteetatik abiatu zela, eta imajinatu dezakegu itsaso zabala, beharbada lainoa, oso zaila da urrutira ikustea, nabigatzea bera, noraka (norantz) zoazen ez da batere erraza latitude horietan eta, bueno, meteorologia nola dagoen (nolakoa den) kontuan hartuta.  

Orduan, horrexegatik, momentu batean, itsaso zabalean galduta zegoela, itsasontzitik askatu zuen bele bat. Bele hori (horrek), noski, bilatu zuen helduleku bat, lehorreko toki bat, ahal zuen lehenengoa, eta lehenengo bele horrek hegoaldera egin zuen hegan, eta Faroe uharteetara itzuli zen. Beraz, ez zitzaion balio handikoa izan.  

Bigarren bele bat askatu zuen orduan, eta bele hori itsasontzira itzuli zen. Ez zuen bidairik (bidaiarik) egin; berak nahi zuen seguruan egon, nolabait lehorrean zeukan aukera bakarra, gertuko aukera bakarra, itsasontzia zen, eta bertara abiatu zen.  

Eta hirugarren belea, esaten dutenez, ipar-mendebalderantz abiatu zen, eta desagertu (egin) zen.  

Hirugarren bele hori ez zenez bueltatu, Flókik ondorioztatu zuen: “Hor lehorreko lurrak badaude”. 

“Goazen beleak hartu duen norabide horretarantz!”. Eta esaten dute horrela iritsi zirela badia batera, gaur egun Reykjavikeko badia dela ezagutzen dugun horretara, eta Islandia aurkitu zutela, hain zuzen ere. Hori da Islandiaren aurkikuntzarekin lotuta dagoen kontakizuna. 

detalle2

Dokuteka

C1
2026-09-30

x61pRelaContWAR

39565196
00:03:50

x61pViewCountWAR

340

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR