Dokuteka
Bikingoak Amerikan duela 1.000 urte
Bikingoen historia. Amerika nola aurkitu zuten eta bertakoekin izan zituzten harremanak. Coloni buruz ere iruzkin txiki bat egiten du.
EDU LOPEZ DE LUZURIAGA/
Urriaren 9an Islandiak eta Estatu Batuek Leif Erikssonen eguna normalean baino modu bereziagoan ospatu zuten aurten, bikingoa Amerikara heldu zenetik 1.000 urte bete baitira. Bikingoak Amerikan egon ote ziren zalantza baztertu da, 1961ean Foundland Berrian aurkitutako kokalekuak frogatu baitu Amerikan egon ziren lehen europarrak haiek izan zirela.
X. mendearen bigarren erdialdean, Erik Gorriak Norvegiatik ihes egin behar izan zuen «hilketa batzuk zirela medio», eta Islandiara abiatu zen, garai hartan hainbat bikingok egin legez. Islandian ere antzera ibili zen, eta hango batzarrak hiru urte erbestean igarotzera kondenatu zuen Erik Gorria.
Erbestealdiko hiru urteak istorio zahar bat benetakoa zela egiaztatzeko erabili zituen Etikek. Elezaharrak zioenez, Islandia-11k mendebaldera lurra ez zegoen, eta haren bila atera zen. Islandiara itzuli zenean, mendebaldean lurra zegoela baleztatu zuen. Lurraldeari Greenland izena eman zion.
Groenlandiako hegoaldean 2.000 bat bikingo errotu ziren. Bjarni Herjolfsson gaztea Norvegiatik Islandiara abiatu zen familiaren bila. baina, hara heldutakoan, familia Groenlandian zegoela jakin zuen. Uda amaitzear egonda ere, Herjolfsson eta bere eskifaiako kideak Groenlandiarantz abiatu ziren.
Ontzia iparraldeko galernen menpe ibili zen hainbat egunetan. Eguraldia hobetu zenean, mendebalderantz nabigatzen jarraitu zuten, eta hurrengo egun batean lurra ikusi zuten: menditsua eta basoekin; hori ezin zitekeen Groenlandia izan. Iparralderantz abiatuz, lurra begiztatu zuten berriro biharamunean, laua eta oihantsua; hori ere ezin zitekeen helmuga izan.
Bidaian jarraitu eta hirugarren aldiz lurra aurkitu zuten, harritsua-eta glaziarrekin, baina horrek ere ez zuen Groenlandiaren itxurarik, eta aurrera segitu zuten. Azkenik. Groenlandiako herri bikingora heldu ziren, eta Bjarni Herjolfssonek bidaian ikusitakoa azaltzeari ekin zion.
Erik Gomaren seme nagusia, Leif Eriksson. liluraturik gelditu zen lurralde ezezagunen berriekin eta irrikan zegoen hara joateko. Urte batzuk geroago, Eriksson, Leif Zorionekoa ezizena zuena, lurralde misteriotsuen bila abiatu zen 35 marinelez osatutako eskifaiarekin. Herjolfssonen bidaia alderantziz egin zuten, eta berau lehen tokian ikusitako lurralde menditsu eta oihantsura ailegatu ziren azkenik. Egunak Islandian eta Groenlandian baino luzeagoak ziren han, eguraldia askoz ere epelagoa. Erreka izokinez gainezka zegoen, eta mahatsondo ugari ere bazegoen. Leff Erikssonek Mahatsondo Lurraldea izena ipini zion.
Elezahar egiaztatua
Bikingoak Amerikan egon zirelako kondaira zehaztugabetasunez beterik dago, eta horrek istorio literario soiltzat hartu izana eragin du luzaroan. Erikssonek Harri Lurraldea deitu zuena Kanadako Baffin uhartea omen da. Egur Lurraldea Foundland Berriaren ingurua izan liteke, eta Mahatsondo Lurraldea New York aldean koka daiteke. Hori guztia. hala ere, susmoetan oinarritzen da.
Badira hainbat datu errealitatearekin bat ez datozenak; esaterako, Mahatsondo Lurraldea kokatzen den ingurunea hotzegia izan da beti mahatsondoak egoteko.
Ikertzaileek onartu dute elezahar horiek fikzio eta gehiegikeria erromantikoetan erortzen direla, baina, aldi berean. benetako 01-narri bat dutela uste dute. 1961ean, bikingoak Amerikan egon zirela egiaztatzen duen aurkikuntza bat egin zuten: Foundland Berna uharteko iparraldean dagoen L'Anse aux Meadowseko kokaleku bikingoa. Hala, ikertzaileen ustez, bikingoek Amerikara joaten jarraitu zuten larru, egur eta mahats bila XIV-XV. mendeak arte, baina bertan kokatzea baztertu omen zuten gaixotasunengatik eta indiarrekin zuten harreman txarragatik.
Anna Yates idazleak The viking discovery of America liburuan dioenez, bikingoek «ez zuten bidaiatzen nazio baten ordezkari gisa, banako gisa baizik. Bizitzeko toki bat besterik ez zuten nahi, gerra ez zegoen beren gal zerrendan. Hala, indigenen erresistentzia armatu gogorrarekin topo egin zutenean, asmoa alde bat utzi eta etxera itzuli ziren». Klima hozteak Groenlandiako kokaleku bikingoak desagertzea bultzatu zuen XV. mende amaieran, eta Amerikarako bideak elezahar itxuran baino ez zuen iraun.
Kolon, jakinaren gainean?
Bikingoak Amerikan egon zirela frogatuta egonik, beste galdera bat sortu da: ba al zuen Kristobal Kolonek lurralde haren berririk harantz abiatu aurretik?
Kolon hil ostean haren semeak argitaratutako aitaren autobiografian —Historie di Cristoforo Colombo—, Kristobal Kolonek berak idatzi zuen 1477ko otsailean Islandiara joan zela, lngalaterrako Bristol portutik abiatuta. Garai hartan Mahatsondo Lurraldearen elezaharrek bizirik zirauten Islandian.
Bestalde, Gudridur Thorbjarnardottir, Amerikan haur bat izan zuen lehen emakume atzerritarra, saga islandiarrek diotenez, Erromara joan zen erromes Xl. mende erdialdean, eta bertan bere bidaien berri eman zuen. Nolanahi ere den, Kristobal Kolonek ez zuen erabili bikingoen bidea.
