detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zonbia San Mamesen

Umore ganberroa duen liburu honetako protagonista zonbi bat da. Ihes egiten utzi diote, eta Bilbon inork aurki ez dezan, Athletic taldeko elastikoa jantziko du.

Ez galdetu nola, baina Athletic futbol-taldeko hamaikakoan arituko da futbolari. Noiztik dakite zonbiek futbolean jolasten? Harmailetako ikusle jakin batzuek, mamuak eta zonbiak existitzen direla uste duten batzuek, zonbia harrapatu nahi dute, badakite-eta San Mamesen sartu dela, baina ez dute aurkitzen! Eta aurkitu egin nahi dute ertzainek aurkitu baino lehen. Ze Ertzaintza ere atzetik dauka zonbiak! Bai, zonbia harrapatu egin nahi dute, baina berak beste asmo batzuk dauzka. Giza jendeari lagundu egin nahi dio. Jakin nahi al duzu nola?

 

 

Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2012

 



Oharra: Liburuak zonbiaren argazkiak ditu. Liburua promozionatzeko zonbiz makilatu baitzen liburu honen idazlea, Fernando Morillo, eta gisa horretan Bilbon paseatzen ibili.

 

Liburu hau audio-liburu formatuan ere badago salgai, Naiara Ibarrek irakurria. Bukaera aldera zonbiei buruzko Fernando Morilloren hurrengo liburuaren hasiera dator.

Liburuaren hasiera hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat. (Itsasoren deskribapena: Itsaso, zonbia harrapatu nahi duenetako bat, Unamuno Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikaslea). Deskribapena beste ikasle batek egiten du.

Oro har, Itsaso kaka-euli baten modukoa da: amorragarria, higuingarria, nekagarria eta edonor bere onetik ateratzeko modukoa. Harrokilua eta krudela. Eta… beno, ulertzen duzue, ezta?
Hala ere…
Demontre, hala ere badu gustatzen zaidan zerbait. Bere begitxo erdi-itxiekin, bere hortz bereziki bereziekin eta bere ibilera “kendu zaitez paretik traba egiten didazu-eta” moduarekin. Badakit, hondarrean, oso hondarrean bada ere, neska ona dela. Baina ondo disimilatzen du gero!


(14. or)

 

Nahi baduzu, deskribatu zure gertuko norbait, atsegin duzun norbait. Horretarako, erreparatu aukeratu dugun testuari. Alde batetik, adjektiboak daude Itsaso deskribatzeko. Bestetik, ezaugarri fisikoren bat ageri da. Eta azkenik, Itsasoren jarrera aipatzen da bera nolakoa den esateko. Zuk ere, nahi baduzu, 3 elementu-mota horiek erabili aukeratu duzun pertsona deskribatzeko.  

 

Orrialdeak: 144

detalle2

Dokuteka

B2
2012-10-23

x61pRelaContWAR

16165066

x61pViewCountWAR

6909

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR