detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Misioa New Yorken

Narrazio honetan izaki mutanteak, zonbiak, agente isilpekoak, zientzialariak, infernuko izakiak, denetik dago. Izan ere, izaki asko dabil mundua akabatu nahian, eta hori eragozteko dago ZA Koadrila, nerabez osatuta, trebetasun harrigarriak dituzten neska-mutikoez.

New York hirira joango dira bi helburu nagusirekin. Alde batetik, etsai talde horri aurre egitea, eta bestetik, taldeak bahitua duen Max laguna askatzea.

 

Egilea: Peter Walker
Irudiak: Bié
Itzultzailea: Ane Garmendia
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2016

 

Hona pasarte bat:

Zonbi Klubeko 7745. lan-txostena
[…]
PRESTAKUNTZA
 

• Derrigorrezko Zonbi Hezkuntza (DZH)
• Ibiltarien Kontserbazio-Zaharberritzearen lizentziaduna. Leioako Fakultateko Zonbisekretua.
• Yo-yonikan (yo-yoen zientzia) masterra.
• Zonbiologiarako Gaitasun Agiria (ZGA)
• Hegazkin txikiak, helikopteroak, zepelinak eta globoak gidatzeko ikastaro teoriko-praktikoa. Baimen ofiziala.
• Hildako bizidunen makillaje-tailerra. Heriovilleko ateneoa.
• Zonbiekin laneko arriskuak saihesteko ikastaroa.
• 1. eta 2. faseetako zonbien ehiztarien Z mailako agiria. Baionako Z Batzorde Iraunkorra.
• Zonbi Mutanteen (3. fasea) Isileko Ehizan Graduondokoa, Candela Bala eta Iñigo Azkenaren eskutik. Karpatoetako Itxitako Unibertsitatea.
• Zonbien eta gizakien arteko intuiziozko komunikaziorako Ikastaroa, Urruñako Zonbi Akademia.

(179. or)

Orrialdeak: 206

detalle2

Dokuteka

B2
2016-03-13

x61pRelaContWAR

16171949

x61pViewCountWAR

2359

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR