irakurgai-mailakatuak-fitxa
Aratz II. Izuaren dorrea
Independentzia lortu duen ustezko Euskal Herria da liburuan deskribatzen dena.
Liburuaren arabera, ustezko Euskal Herri hau ez da idilikoa: hor dira zerbitzu sekretuak, esate baterako, genetikoki hobetutako Aitziber eta Aratz neska mutanteak zelatatzen, hauei jarraitzen Bartzelonatik Bilboraino, izuaren dorrea izango den Isozaki dorreraino. Ihesleen ondoan dabil mutil bat, hau ere Aratz izenez, mutil arrunt bat. Ez daki ondo mutilak non sartu duen muturra, eta baldin badaki, damutuko ote da? Zeren neskak helburu militar batekin hobetu dituzte genetikoki. Nesketako bat, Aratz, CIAk hartuko du preso. Eta beste Aratz, mutil arrunta, Ertzaintzaren zerbitzu sekretuak. Bi gatibuen esperantza bakarra Aitziber da. Hiru lagun hauek aurreko liburu batean ezagutu zuten elkar, Aratz, begiradaren atzetik izenekoan, eta han Londonetik Bartzelonaraino zihoazen ihesi.
Egilea: Mikel Rodriguez
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
Informazioa nahi bada, atxilotuari beti erakutsi behar zaio baduela irtenbideren bat, hori egia izan edo ez. %99an infernua erakutsi behar zaio, baina laguntzen badu, behar duguna ematen badigu, %1 horretan irtenbidea duela erakutsi behar zaio.
(83. or)
Aratz, begiradaren atzetik liburuaren hasiera hemen duzu irakurgai.
