Larrutik ordaindua

Eleberriaren tramak, 1871ko Parisera garamatza, Frantses Iraultzaren biharamunera. Komuna bat eraiki nahian, gobernu kontserbadorearen aurkako matxinadari errepresioz erantzungo diote agintariek, hirian setio egoera ezarriz. Giro latz horretan kokatu ditu idazleak hainbat hildako, larrututa azaldu direnak.

Egilea: Joseba Lozano
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2018
 

 

Hilketa bitxi horiek ikertzen dabiltza Sophie, Fabian eta Leo pertsonaiak. Aurreko mendearen hondarrean boladan zeuden hainbat gai ere agertuko dira lerro artean: sozialismoa, histeria, masoneria, opioa, espiritismoa, hildakoekin egindako esperimentuak...

 


Eleberriaren ondoren, idazleak azaltzen du zer den historiko nobelan eta zer fikzio.

Hona pasarte bat:

Gezurra zirudien arren, borroka haien krudeltasuna gorabehera, Pariseko jendea paseatzera ateratzen zen: damatxoak, guardasolak eskuetara lotuak, larruazal zuri-zuriak eguzkitik babesteko; gizonezkoak, kafeetako terrazetan koñaka edaten, era guztietako kapelak jantzita. Vaudevilleak eskaintzen ziren arratsaldero antzokietan, billarrean jokatzen zen, zaldi-lasterketak antolatzen ziren oraindik, kasinoetara joaten zen jendea, dantzalekuetara…

(126. or.)
 

Orrialdeak: 296
C1
2018-11-20
16147567
714