Herioren mandataria

Oscar idazle ospetsu eta hipokondriakoa da, eta osasun-arazoak dituenez, mediku bat kontratatuko du. Biak elkarrekin biziko dira kostaldeko etxe batean. Harreman tirabiratsua da.

Hori gutxi ez, eta medikuak, Marcok, amesgaiztoak izaten ditu maiz. Baina amesgaizto bitxiak, elkarrekin zerikusia dutenak. Amets horietan Marco eta bere lagunak animaliak ehizatzeko elkartzen dira. Horretaz aspertutakoan, gizakiak hiltzen hasiko dira amets horietan. Baina, hara non, hildako horiek Marcori benetako bizitzan agertzen hasten zaizkion. Ez zuen besterik behar Oscar eta Marcoren arteko harremanak.
 

Egilea: Joseba Lozano
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

 

Entzungai duzu hemen Arantxa Iturbek Euskadi Irratian egileari egindako elkarrizketa.

 

Lehen atala, hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat:
Gizonak neskatilari begiratu zion ezkutalekutik. Kale estu bakarti haiek zeharkatzen ari zen takoien gainean. Bazekien gauza dezente hari buruz; informazio ona zeukan, ikerketa azkar baina profesionalari esker lortutakoa. Samanthak hogeita bi urte egin berriak zituen, eta hiru zeramatzan alokairuzko etxe ziztrin batean bizitzen, hiriaren erdialdetik urrun.


(7.or.)

Aurkezpen-eguneko bideoa:

Orrialdeak: 226

Interesatzen zaizu



C1
2016-12-21
16169858
2136