Urrutiko estanpetan
"Urrutiko estanpetan" izeneko narrazio-liburua, batetik, giro irreal eta fikziozkoan murgiltzen da askotan eta, bestetik, batez ere mundu artistikoan ezaguna den “estanpa” hitz polisemikoan oinarritzen da.
Egilea: Amaia Iturbide Mendinueta
Argitaletxea: Beta III milenio
Argitalpen-urtea: 2019
Kobazuloetako estanpak, estanpa japoniarrak, oihal zein jantzi estanpatuak eta estanpa musikalak topatuko ditugu, besteak beste.
Gaiei dagokienean, errealitatearekin batera ametsak eta amesgaiztoak aurkituko ditugu, bizitzaren ikuspegi osoa (liluragarria bezain mingotsa). Fikzioa gai gisara ere une askotan dago, baita patua eta oroimena ere (historikoa barne).
Pertsonaiei dagokienez, batzuk laster identifikatuko ditugu izen-abizenak dauzkatelako; beste batzuk, berriz, anonimoak dira, baina hala ere, markatuta daude arketipoen bidez. Orrialdeetan zehar, besteak beste, pertsonaia desagertuak, bakartiak edo erbesteratuak aurkituko ditugu.
Giro horretan, hainbat sinbolorekin topatuko gara, eta nagusiena lainoa izango da. Horrez gain, hitz-jokoek eta kontzeptuek berebiziko papera jokatuko dute narrazioan.