Apirila

Matxinada!: Azkoitia, 1766. Zerealen prezioa garestitu zen, eta merkatariek biltegiko zereala saldu nahi ez zutenez, eskasia etorri zen.

Azkoitian eta Azpeitian egoera horren aurka matxinada hasi zuen herri xeheak, apirilean; gero beste hainbat herrik, eta neurri batean lortu zen egoerari buelta ematea. Hori historia da, Aranbarri azkoitiarrak baliatu duena, orduko protagonisten benetako izen eta guzti, Apirila nobela idazteko. Parekotasuna dakusa idazleak egungo krisiarekin, Urola bailara ere gogor astintzen ari dena. Zeren nobela gaur egun hasten da, lana galdu eta familia galtzear duen Esteban Alberdirekin. Auto-istripu latz baten ondorioz, koman sartu, eta 1766eko Azkoitian ikusiko du bere burua Estebanek. Agian orain ere matxinada ote da irtenbide bakarra?   

 

Egilea: Iñigo Aranbarri
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona liburutik hartutako azalpenezko pasarte bat:
Bailarako egoera inoizko larriena zen gerra ondoren metalaren industria pixkanaka sortzen hasi zenetik. Egurrarena ere zeharo jota zegoen. Nork behar zituen altzariak etxerik egiten ez bazen. Egun seinalatuetan izan ezik, apaldua zen ez aspaldira arte kanpoko jendea harritzen zuen Azkoiti-Azpeitietako erakustaldi-patsa. Apalduak ziren arropak, apalduak kale-ibilerak, dendetako eta ostatuetako kontsumoa, jatetxeetakoa, ibilgailuak eta etxebizitzen eroaldia.

(8. or). 

Orrialdeak: 207
B2
2014-04-30
16137692
3982