detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jose Maria Zubia, MARI

"Mari" ezizenarekin ezaguna den arrantzalearen biografia eta testuinguru historikoa dago bildua liburu honetan. "Mari" arrantzale batzuk itotzetik salbatu nahirik hil zen. Mariren senitartekoak ere hizpide ditu liburuak.

Egileak: Javier Carballo, Xabier Alberdi
Itzulpena: Ainhoa Hualde (Bakun S.L.)
Argitaletxea: Zumaiako Udala eta Donostiako Udala
Argitalpen-urtea: 2017

"Mari" hil zen egunean salbatu ezin izan zituen beste 4 arrantzale ere hil egin ziren, eta bisigutara joandako beste 34ak ere bai. Beraz, itsas herrietako agintariek erabaki zuten zerbait egin behar zela arrantzaleen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko. Informazio hori, eta gehiago jaso dute Eusko Ikaskuntzako Javier Carballok eta Historia Modernoan Doktore den Xabier Alberdik.  Mariren omenez busto bana daude Zumaian eta Donostian.

Hona pasarte bat:

1866ko ilbeltzaren 9an Getariako Manuel Aramberrirenak ziren Elcano nº 1 eta Elcano nº 2 izeneko bi kalero, bisigutatik zetozela, ekaitzak harrapatu zituen. Lehenengoa, Aramberri bera patroi zuela, Pasaiako bokana inguruan irauli zen eta bertan zihoazen guztiak ito ziren. Bigarrena, Aramberriren koinatu Jose Maria Sorreluz patroi zuela, Donostiako Kontxako sarreran hondoratu zen. Ontzi honetako lau marinel uretan bizirik zeuden Santa Klarako haitzetako inguruan eta haiek salbatzera irten zen Mari bere trainerua eta tripulazioarekin.

(14. or.)

Orrialdeak: 122

detalle2

Dokuteka

B2 C1
2018-02-27

x61pRelaContWAR

16141550

x61pViewCountWAR

2979

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR