Dokuteka
Natalia Albeniz ilustratzailea
EITB Kultura telesaioan, Euskal Herriko artisten eta haien proposamen artistiko eta kulturalak ikus ditzakegu, pilula-formatuan (labur-labur, alegia). Atal honetan, Natalia Albeniz ilustratzailea ezagutuko dugu.
EITB kultura telesaioan, Natalia Albenizek bere obrari buruz hitz egin du. Gizartearen buruhausteak lehen pertsonan jasotzen ditu ilustratzaileak; berak azalduko digu zer bilatzen duen bere lanaren bidez.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Jorratu nahi ditudan gaiak. Landu, aztertu nahi ditudan gaiak. |
Batzuetan, nire lanen estetika (estetikak) ematen du, ba, atsegina edo haurrentzakoa; baina, gero, esanahia edo jorratu nahi ditudan gaiak helduentzako (helduentzat) dira edo ez dira hain erosoak. Hori interesatzen zait, konbinaketa (konbinazio) hori, ezta?, jendea erakartzea, gero bere buruari galderak egiteko.
Ni Natalia Albeniz naiz, naiz artista eta hezitzailea (artista eta hezitzailea naiz). Bi gauza konbinatzen saiatzen naiz.
Komentatzen da, ezta?, edo esaten da, askotan, ba, bakardade handiko lana dela artistarena, eta, tailer bat ematen duzunean edo jendearekin zaudenean, zure ikuspuntuak zabaltzen dira, oso gauza interesgarriak atera daitezke interpretazioaren aldetik, adibidez.
Batzuetan, irudiak edo lanak ikusten ditut nire buruan aurretik, eta, beste batzuetan, pixkanaka agertzen dira ideiak.
Gustatzen zait teknika desberdinak (bat baino gehiago) erabiltzea: estanpazioa, urmargoa, boligrafoak, osea (hau da), denetarik.
Kulturan lanean egon nintzenean, ba, bizi izan nuen lan-prekarietatea zer zen? Kalkulu asko egiten nituen, ezta?, ba, ekonomiaren aldetik; eta konturatu nintzen, azkenean, espazio handia okupatzen zutela nire koadernoetan. Orduan, kalkatu nituen eta konposaketa hauek egin nituen. Han gaia zen nola arazo estrukturalak nolabait ikusezinak direla.
Nik batzuetan diot nire artelanak daudela artea (artearen) eta ilustrazioaren artean. Orduan, ilustrazioaren aldetik badaude elementu ezagunak, baina, artearen aldetik, nik interpretazioa hauspotu nahi dut. Orduan, artearen parte onena dela, ba, jendea aurrean izatea, interpretatzea, bere buruari galderak egitea. Eta, alde horretatik, politikoa izan daiteke.
