Ane Pikaza, aktorea eta ilustratzailea

Ane Pikaza euskal aktorea eta ilustratzailea da. Arte Ederrak eta antzerkia ikasi zituen eta Goenkalen hasi zuen aktore-ibilbidea, baina zinemagintzan eta antzerkigintzan ere aritu da lanean.

 Ilustratzaile moduan ere baditu hainbat obra ezagun.

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Ane Pikaza

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Ane Pikaza?
Ane Pikaza da kulturaren inguruan lan egiten duen emakume bat. Ni naiz, ilustrazioa egiten dut, antzerkia egiten dut, ekoizpenean ere lan egin izan dut eta, bueno, nire burua ikusten dut beti, alde batetik edo bestetik, antzerkiaren inguruan eta kulturaren, euskal kulturan, murgilduta dagoena.

Txikitatik izan duzu oholtzara igoteko asmoa?
Nik uste dut pentsatzen dudana baino gehiago. Txikitan dantza egiten nuen, eta asko gustatzen zitzaidan mozorrotzea eta hor, nonbaiten, azkenean nik bilatu nuen taula gainean egoteko modua ez (ezta)?. Bazegoen hor grina bat eta, claro (noski), nik txikitan dantzaria izan nahi nuen eta hori idatzita daukat. Gainera barregurea sartzen zait, baina idatzita daukat ez (ezta)? Eta, bueno, alde horretatik ezin izan zen izan eta bilatu nituen beste modu batzuk, uste dut.

Telebistan ere egin duzu lan. Nolako esperientzia izan da?
Ba, nik egindako lehenengo lana telebistan izan zen, Goenkale, eta egon nintzen bi urtez. Orduan, ikasten nengoen unibertsitatean eta egiten nuen lan eta ikasi aldi berean. Eta hor konturatu nintzen gauza oso handi baten zati txiki bat besterik ez garela ez (ezta)?. Eta engranaje handiak mugitzen direla edozein proiekturen inguruan eta bakoitzak, gure aldetik, gure lana jartzen dugula. Askoz arinago lan egiten da.

Zertan dira desberdin antzeztea eta ilustrazioak egitea?
Bueno bi hizkuntza ezberdinak direla. Uztartzen dira askotan, nik uste nuena baino askoz gehiago, zeren, azkenean bai antzerkirako kartelak egin izan ditut edo antzerkirako bisualak, eta askotan, ilustratzen nagoela,  badaude arau amankomun batzuk ez (ezta)? Konposizioa, kolorea… Bueno sorkuntza aldetik badago hor zerbait amankomunean.

Zaila al da ilustratzaileen lana jendartean zabaltzea?
Zaila? Ez dakit, o sea (hau da), printzipioz sare sozialetan edo sare sozialek esaten dute gure lanak elkarbanatzeko erreminta askoz gehiago dauzkagula orain dela, ez dakit, hamabost urte zeudenak baino. Baina, nik uste dut badagoela puntu bat non ilustratzen duzunean horretan dabilen jendearekin elkartzen zarela, eta horrek egiten du gehiago; agian, kurtso batera joan, beste ilustratzaile batzuk ezagutzea, ez dakit, elkarte batean egon ez (ezta)?. Ni banago Euskal Irudigileen Ekartean. Horrek sortzen du mugimendu bat ilustratzaileen artean, eta gero lanak ezagunak edo ez? es que zaila egiten zait hori esatea. Jende batzuk (batek) ezagutuko ditu beste batzuek ez.

Nolakoa da ilustrazio bat sortzeko prozesua?
Gauza asko begiratzen dituzu proiektuari haginka egiteko eta sortzen hasteko ez (ezta)? Orduan, modu ezberdin asko daudela esango nuke.

Liburuen ilustrazioak egiteko prozesua ezberdina da?
Baina liburu baten sorkuntzan niretzako hor tela (izugarria), o sea (hau da), oso lan potentea da eta ni horretara ez nago ohituta. Normalean nola kartelak egin izan ditudan edo beste modu batean lan egin izan dut. Uste dut ipuin bat, ipuin bateri (bati) jarraipen hori ematea eta benetan liburu oso bat sortzea ez dakit noizbait egin ahal izango dudan. Espero dut baietz baina zaila iruditzen zait oso.

Zein ilustrazio egin nahiko zenuke etorkizunean?
Alde batetik liburuarena, hori bai gustatuko litzaidake eta badaukat esku artean ideia bat, baina horri forma ematea eta liburu bat izatea, hori gustatuko litzaidake, eta gero, asko (oso) gustuko dut espero ez ditudan (dudan) tokietan aurkitzea neure burua.

B1
2021-05-13
28242892
00:05:11
7999