Dokuteka
Loreak filmeko Itziar Ituño eta beste bi aktore Japonian sarituak
Itziar Ituño aktoreak ustekabean jaso du Japoniatik albistea: aktore onenen saria eman dietela hango jaialdi batean Loreak filmeko lanagatik. Filmean parte hartu duten Nagore Aranburu eta Itziar Aizpururi ere Loreak filmean eginiko lana aitortu diete.
Elkarrizketa honetan, Itziarrek berri hau nola hartu duen kontatuko digu.
EITBko "Zuek hor eta gu hemen" saioan, saria eman dioten hiru aktoreei eginiko elkarrizketa ere ikusgai duzu. Eta bide batez, filmeari buruzko zenbait irudi eta datu aurreratuko dizkigute.
Urriaren 31n egongo da pelikula ikusgai Euskal Herrian.
Esataria 1. Hogei minutu arratsaldeko bostetarako. Ba begira, e, atzo hitz egin genuen berarekin azkenekoz eta gaurko zita jarri genuenean bagenekien konpainia ekarriko zuela, baina ez saria ere ekarriko zuenik.
Esataria 2. Itziar Ituño, arrasti on, eta zorionak, e!
Itziar Ituño. Arrasti on. Eskerrik asko.
Esataria 2. Nagore Aranbururi, eta Itziar Aizpururi…
Itziar Ituño. Eta Itziar Aizpururi…
Esataria 2. Itziar Aizpururi eman dizuete emakumezko onenaren saria…
Itziar Ituño. Hori da.
Esataria 2. Tokioko Latin Bit festibalean.
Itziar Ituño. Um.
Esataria 2. Zuk esan dezakezu: “Aizu, niri Tokion eman zidaten sari bat. Ez naiz han egon, baina eman zidaten.
Itziar Ituño. Eman zidaten. Euskal Herrian ez, baina Japonen bai. (barreak)
Esataria 2. Baina gustura hartu duzu berria.
Itziar Ituño. Oso gustura. Uf! Bai. Bai. Bai. Pozgarria izan da guztiontzat. Pozagaz (pozarekin)
Esataria 1. Ospatu beharko duzue, ez? Itziar eta Nagorerekin batera.
Itziar Ituño. Bai. Bai. Ea noiz egoten garen eta egingo dugu behar den moduan ospakizuna. Bai.
Esataria 1. Beno, hau Latin beat jaialdian eman dizueten saria eta hilabete amaieran Tokioko Nazioarteko Zine jaialdian ere pelikula izango da, ez? Joateko intentziorik baduzu?
Itziar Ituño. Pentsatzen dut ezetz, ze urrun dago eta beno, ez dakit zuzendariak joango direzan (diren) baina gu seguramente, ez. Ez dot pentsetan (dut pentsatzen). Joango ninteke (nintzateke), baina beno hemen be (ere), bestetik ere beharra dekogu (daukagu) eta badakizue… beno, beno, hemen egon behar.
Esataria 2. Halan da be (hala ere), hain kultura diferentean, ez? Eta zure lana hainbeste baloratzea? Esan gura dugu saria eman dizuetelako, horrek inpresioa egin behar du, ez?
Itziar Ituño. Bai.
Esataria 2. Tokion eman dizuete, saria, Japonian,
Itziar Ituño. Bai. Bai. Eta baina beitu (begiratu). Nik adituta neukan euskaldunok eta japoniarrok ez gagozela (gaudela) horren urrun. Ba oso-oso kultura zaharra garen momentutik ba, ba, badagoela zedozer, hor, amankomunean. Hori ez dakit non aditu neban (nuen), baina beitu (begiratu) agian egia izango da. Ez dakit e… ba nik
Esataria 2. Eta agian hemen egindako lana Japonian beste inon baino hobeto ulertu liteke
Itziar Ituño. Ba igual bai. Bai.
Esataria 2. Nahiz eta ez daukan mugarik ez zuen Loreak-ek?
Itziar Ituño. Hori da. Istorioa da… Nik pentsatzen dot (dut) oso ondo ulertzen dela edonon.
Esataria 2. Beno, orduan, Tokiora pentsatzen dugu ez zarela joango.
Itziar Ituño. Ez. Ez.
Esataria 2. Baina lanean bidaiatzea asko tokatzen zaizu?
Itziar Ituño. Beno, ibiltzen naz (naiz) Basauri Donostia, Donostia Basauri. Miramon-en egiten dut behar, Goenkalen, badakizue.. Eta
Esataria 1. Bai, noski gu oso Goenkale zaleak gara
Esataria 2. Bai, Nekane, bai.
Esataria 1. Nekane.
Itziar Ituño. Ba hori bai. Batetik, gero be( ere) antzerkian be (ere) banabil eta funtzioak egoten direzenean (direnean) ba tokatzen jatzun (zaizun) lekura.
Esataria 2. Autobusean edo?
Itziar Ituño. Kotxez.
Esataria 2. A!
Itziar Ituño. Bai.
Esataria 1. Gero gainera pentsatzen dugu…
Itziar Ituño. Alferrontzi itzela naz (naiz ) eta jo, lehen tokaten jatan (zitzaidan) kotxez joatea eta… baina bai. Bai. Kotxez joaten naiz.
Esataria 2. Gero, pentsatzen dugu errodaia (errodajea) bukatzen duzuenetik jendeak emaitza ikusten duen arte, pelikulen kasuan, adibidez e, ba ia-ia deskonektatuta egongo zaretela lanetik, ze hil batzuk pasatzen dira ez?... errodajetik guk azkeneko emaitza ikusten dugun arte.
Itziar Ituño. Batzuetan urtebete eta guzti. Edo pare bat urte, Loreak-en kasuan pare bat urte pasa dira. Eta klaro, sorpresa izan da, bat-batean hau topatzea, Donostiako Festibalean hartzea eta hori dena.
Esataria 2. Eta Lasa eta Zabala bukatu zenuenetik zenbat denbora?
Itziar Ituño. Ba, pasa den urteko martxoan, uste dot (dut) amaitu… Martxoan edo apirilean amaitu zen errodajea, bai.
Esataria 1. Ia urte eta erdi. Bai.
Itziar Ituño. Amaitu zen errodajea. Bai. Bai.
Esataria 1. Kasik-kasik ahaztuta ere izango zenituen ez, bi kontu hauek?
Itziar Ituño. Bai. Ba bai. Ikusi barik be (gabe ere) bai. Ikusi nuen estrenoan
