detalle dokuteka-generico-fitxa

Neuroeskubideak

Teknologiaren aurrerapenak ikara ere ematen du: makinak buruan zer darabilgun jakiteko gauza ote dira? Oraindik ez badira, izango al dira denbora laburrean? Horren aurrean, zein neurri hartu ere pentsatu beharko dugu.

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Iñaki Guridi aurkezleak ohiko tartea egin dio Itziar Alkorta EHUko irakasleari. Adituak azaldu digu nola dagoen makinek burmuina irakurtzeko gaitasunaren kontua, eta bere iritzia eman du labur. 

Irudia: Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Gure garuna. Gure burmuina, buru-barrua. 
Gaitzen tratamendu berriak. Gaixotasunen aurkako tratamendu berriak. 
Datuen babeserako eskubideak eskas geratzen dira. Pertsonen datuak eta pribatutasuna babesteko legeak ez dira aski.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Iñaki Guridi: Gaur hitz egin nahi dugu neuroeskubideez, gure garuna eta gure kontzientzia erabilpen interesatu eta manipulazioetatik babesteko ahaleginez. Zenbateraino dago hori gertu? Zenbaterainokoa da orain hori gure gizarte berri honetako arrisku real (erreal) bat?  

Itziar Alkorta: Oraingoz, ez dugu pentsamendurik irakurtzen, ez dugu pentsamenduak interpretatzen dituen makinarik, baina gertu dago hori, eta, neuroirudiak irakurtzerako (irakurtzeko) orduan, gai gara, ba, sentimenduak edo emozioak edo egoerak irakurtzeko: nekea, arreta, agresibitatea... horiek zehaztasunez irakur ditzakegu. Beraz, hurbil dago ez bakarrik emozioak baita pentsamenduak (ere) irakurtzeko gaitasun hori. 

Iñaki Guridi: Egin dezagun pixka bat atzera, eta eman diezaiogun testuingurua kontzeptuari berari. Neuroeskubideak, noiz eta nola sortutako kontzeptua da, Jone Larrañaga? 

Jone Larrañaga: Ba, neurozientzien aurrerapenarekin lotuta datorren kontzeptua da. Garuna monitorizatzeko teknologia asko aurreratu da azken hamarkada hauetan; Itziarrek esan duen moduan, garuna monitorizatzeko gailuak, adibidez, edota (eta/edo) garunaren funtzioekin lotura duten gaitzen tratamendu berriak sortu dira. Ikerlariek uste dute, ondorioz, gure garuneko informazioa dekodetzeko, gure oroitzapenak aldatzeko edota are gure jarrerak aldatzeko ere gai izango dela teknologia hori, ba, epe laburrean.  

Horretaz kezkatuta, 2017an elkartu zen zientzialari-talde bat Columbia Unibertsitatean, eta ohartarazi zioten munduari premiazkoa zela lehenbailehen garuna babesteko neurriak hartzea. Rafael Yuste, EHUn Ikerbasque ikerlari ere izan den... ikerlari hori ari da talde horren buru.  

Rafael Yuste: Es un problema de derechos humanos, porque la actividad mental define lo que es el ser humano.  

Jone Larrañaga: Garunak definitzen duela gizakia, eta, beraz, neuroeskubideak giza eskubideak direla. Horretan ari dira Yuste eta bere lantaldea geroztik, munduko erakunde eta gobernuak neuroeskubideak onar ditzaten konbentzitzen. Momentuz, Txilek babestu ditu legez; Brasilgo Rio Grande Estatuak ere bai; eta, Estatu Batuetan, Kaliforniak, Coloradok, Montanak eta Connecticutek. Gertuagoan, horrelakorik ez, baina Kantabriako erkidegoa bai. Kantabriako erkidegoa ari da prestaketan: bertako gobernu popularrak urte honetan onartu nahi du lege berria. Hala balitz, lehenengoa litzateke Europan. 

Iñaki Guridi: Itziar, bioetikaren alorrean zabiltzaten zuzenbide-adituen artean ere gaiak sortzen du eztabaida. Beharrezkoa ikusten duzu zuk eskubide berri hauek, neuroeskubideak, definitzea eta babestea? 

Itziar Alkorta: Hor eztabaida dago; egia da. Batzuk (Batzuek) uste dute dauzkagun eskubideekin nahikoa dela; beste batzuek, berriz, uste dugu eskubide berriak (beste eskubide batzuk) behar ditugula, edo, gutxienez (behintzat), dauzkagunak indartzea. Azken finean, geure (gure) pentsamenduak eta emozioak irakurtzeko eta interpretatzeko gai den makina baten aurrean, ba, seguruenik, dauzkagun intimitate edo datuen babeserako eskubideak eskas geratzen dira, eta hor lanketa bat egin behar da, eta eskubide berriak edo eskubide indartuak beharko ditugu, bai. 

detalle2

Dokuteka

C1
2026-11-17

x61pRelaContWAR

40206551
00:03:26

x61pViewCountWAR

36

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR