Dokuteka
Hizkuntza bat baino gehiago burmuinean
Euskaldun guztiok gara elebidunak, gaur egun. Gaitasun berezirik ote dugu? Nola islatzen ote da elebitasuna garunean?
Irudia: chatGPT
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Burmuinak elebidunak dira. Buru barruan dugun neuronazko masa hizkuntza batek baino gehiagok osatua dago. |
Iñaki Leturia: Kaixo, ez da batere arraroa saltar de un idioma a otro en una misma conversación, euskaratik gaztelaniara, normaltasun osoz. Même en français. Y eso es posible gutako askoren burmuinak elebidunak edo eleanitzak direlako. Horixe da gaurko gaia. Has gaitezen.
Offean: Kepa Erdozia Uriarte EHUko Gogo Elebiduna ikerketa-taldeko kidea da. Hizkuntzalaritzan doktorea da, eta elebitasuna burmuinean nola gauzatzen den ikertzen du.
Iñaki Leturia: Kaixo, Kepa. Euskal Herrian jende askok hizkuntza bakarra ez, bi edo gehiago dakizkigu, ezta? Hori ere bitxikeria bat da.
Kepa Erdozia: Hori bitxikeria…
Iñaki Leturia: Elebitasuna, alegia.
Kepa Erdozia: Bai, bai. Ez. Euskal Herrian oso ohituta gaude, ez? Euskaldun guztiok gara elebidunak, gutxienez, ez?, edo hiru-edo jakin ditzakegu. Eta egia da, ba, inguruan ditugun hizkuntza nagusi edo handiak-edo, ba, izan direla bere garaian ere nolabaiteko potentzia kolonialak edo inperialistak edo horrelako zerbait, eta normalean eraman dute beraien (euren) hizkuntza, ez?, normalean, inposatu nahi izan dute hizkuntza bakarra, ez? Eta horregatik daukagu pertzepzio hori, ba, normala, edo norma (araua), elebakartasuna dela. Baina ez da hori inondik inora. Munduan, askoz gehiago gara elebidunak, elebakarrak baino.
Iñaki Leturia: Kontxo! Zure ikergaia horixe da, hain zuzen, ezta?: burmuin elebidunak nola funtzionatzen duen, ezta? Baina, lehenik, hizkuntza bat ikasten dugu, eta gero datoz besteak, ezta? Nola antolatzen dira bigarren, hirugarren, laugarren... hizkuntza horiek gure burmuinean?
Kepa Erdozia: Bai, oso galdera interesgarria da hori ere, ez? Egia da, bueno, badirela ere (, halaber,) bi hizkuntzak batera ikasten dituzten haurrak, eta, gero, ba, pertsonak ere, ez? Eta elebitasuna modu enpirikoagoan-edo ikertzen hasi zirenean, eta hasi zirenean esperimentazioa egiten eta horrela, pentsatzen zuten hizkuntza bakoitzak bazuela bere esparrua garunean. Ez? Eta, orduan...
Iñaki Leturia: Bere toki fisikoa, nolabait.
Kepa Erdozia: Hori da, bai, nolabait, ez? Eta badira bideoak eta badira ikerketak erakusten dutenak, ez?: “Hemen dago txinera eta hemen dago japoniera” edo. Eta hori zen, pixka bat, egiten zen ikerketa. Gaur egun, ikusi dugu, batez ere, ez dela horren argia, bai?, separazio edo banaketa hori ez dela, ez dela horren argia, batez ere hizkuntzaz ere gero eta gauza gehiago dakizkigulako, eta badaude alderdi batzuk hizkuntzan komunak izan daitezkeenak hizkuntza guztietan, bai?; adibidez, kontzeptuak, ezta?: nik hitz bat esan behar baldin badut, pentsatu dezaket, ba, mahai bat, ezta? Mahai bat, kontzeptua bera, bai nire euskaraz edo bai nire espainolez, berdina (bat) izango da. Orduan, kontzeptu guztiak behin bakarrik edukita, nahikoa da. Egia da gero errealizazioa, bai?, izango dela, ba... Batzuetan esan beharko dut “mahaia”, eta beste batzuetan esan beharko dut “mesa” espainolez, ez?
Iñaki Leturia: Oso interesgarria. Eta nola ikertzen da hori guztia? Ez dakit zer teknologia erabiltzen duzuen gure burmuin barruan begiratzeko.
Kepa Erdozia: Teknologia-teknologia baino gehiago, guk egiten duguna izaten da elebidunei nolabaiteko zangotrabak jartzen dizkiegu, bai?
Iñaki Leturia: Eta hori, zer da hori?
Kepa Erdozia: Bai, esperimentuak egiten dizkiegunean, gustatzen zaigu elebidunek daukaten ahalmen hori (horri), bi hizkuntzak erabiltzeko ahalmen hori, nolabait, buelta bat eman, eta egoera zailetan jarri.
Iñaki Leturia: Existitzen da lotura berezi bat hizkuntza jakin batekin, ez? Zer eragin du horrek zientziaren ikuspuntutik?
Kepa Erdozia: Bai, lehenengo hizkuntza beti da lehenengo hizkuntza ―esan dizut, batzuetan, bi lehenengo hizkuntza ere izan daitezke―. Badira ikerketa batzuk erakusten dutenak lehenengo hizkuntzan hartzen ditugun erabakiak emozionalagoak direla bigarren hizkuntzan hartzen ditugun erabakiak baino.
