Ez tematu teknologiaren aurka
Zenbaiten iritziz, munduan benetan agintzen dutenak teknologia berrien enpresak dira. Beraiek dira jaun eta jabe eta, oharkabean, guk uste baino botere handiagoa eskuratu dute. Gizarte-ekimen eta sareak ordea, inertzia hori aldatzeko gai izan daitezke?
Aritz Gorrotxategik Faktoria saioko Kontrakaletik atalean gai honi buruzko hausnarketarako bidea zabaldu du.
Irudia: Elias, Pixabay.
HIZTEGI LAGUNGARRIA Aukerak baino ez genituen ikusi. Aukerak bakarrik ikusi genituen, beste ezer ez. Egoerari aurre egin. Gertaera bati irtenbidea topatzen saiatu. Datozkit gogora. Gogora etorri, gogora ekarri. Gogoratu, oroitu. |
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria. Aritz Gorrotxategi, egun on!
Aritz Gorrotxategi. Egun on!
Esataria. Aipu jaso batekin zatoz gaur.
Aritz Gorrotxategi. Bueno (tira), aspaldiko lagun batek esandako zerbait, ez? Har(e)k esaten zuen ezinezkoa dela Microsoft-en aurka borrokatzea. Samiñe du izena nire lagunak eta guk beti esaten diogu: “Jo ezan berriz, Sam”.
Microsoft esan zuen baina bueno, esan zezakeen beste enpresa handi eta ahalguztidun horietako bat. Teknologia berriez ari zen: alfonbra gorriz eta maitasun gutunez egin genien harrera. Liluratuta geratu ginen teknologia berri horien aukerekin eta aukerak baino ez genituen ikusi nahi izan. Amazon, Google, sare sozialak… mundu zabala sartu zitzaigun kolpetik etxean eta mundu zabalera egin genuen jauzi. Ez ginen gehiegi arduratzen gure datuen erabileraz, gure pribatutasunaz; seguru esku onetan daudela orain! Azkenean erosoa da dena etxean eta eskura jasotzea, klik bat eginda. Nork uka dezake hori? Dena klik batean. Inertzia hutsez, errutinaz, alferkeriaz, urrupedan edo klik… ikimilikiliklik! Eta klik bakoitzaren atzetik algoritmo isila datuak biltzen, gu aztertzen eta gutaz ondorioak ateratzen. Tira, guk baino hobeto ezagutzen dute geure burua!
Esataria. Bueno, ez dizkidazu, ordea, alde txarrak bakarrik azpimarratuko, ezta? Teknologia berriei esker ere hainbat aurrerapen izan dira, esate baterako medikuntzan, osasun kontuetan…
Aritz Gorrotxategi. Beharko! Gauzak dauden bezala gehiago fidatu beharko baitugu gailu horiekin gizarte-segurantzarekin baino! Agintariek hartan dirurik inbertitzen ez badute geuk egin beharko ditugu azkenean geure buruaren diagnostikoak aplikazio baten bidez.
Baina, zer kalte eragin diezaguke aparatu horien erabilerak epe luzera? Hori da zehazki ez dakiguna. Hain zuzen ere, duela gutxi irakurri dugu zenbait herritan pantailaren gehiegizko erabilerari aurre egiteko hainbat guraso saretu direla eta neurriak hartzen hasi direla. Tartean, Altxa burua izeneko ekimena jarri dute abian; haurrek pantaila modu egokian erabil dezaten.
Egia esan, laudagarria da guraso horien jarrera baina irudipena dut bertso-txapelketen ganbarako lanaren parekoa izango dela; bakarrik eta bakardadean egin beharrekoa. Gizartea beste norabide batean ari baita arraunean.
Samiñeren arestiko hitzak datozkit gogora: teknologia berrien enpresek agintzen dute benetan munduan. Ez tematu teknologiaren aurka eta elkartu harekin, birtualki bada ere. Ziberbesarkada edo ziber bosteko baten bidez.