Dokuteka
Etxe bila, aldapa gora
Zail dute gaur egungo gazteek gurasoen etxetik alde egin eta euren kasa bizitzen jartzea. Etxebizitza eskuratzea da, zalantzarik gabe, horretarako traba nagusia.
Irudia: chatGPT
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Erran daiteke. Esan daiteke. |
Joseba Amiano: Hiru lagun gara, kuadrillako hiru lagun erabaki genuela (genuenak) alokairuan pisu batera bizitzera joatea, eta, hori, lehenengo aldia da independizatzeko asmoa daukaguna...
Ainhoa Izkue: Alokairuan gaude. Biok bizi gara, osea (hau da), etxe berean, joan nahi genuen biak etxe berdinera (berera)...
Iñigo San Martin: ... eta aurkitu genuen bat, bat-batean, 600 € balio zuela (zuena), eta…
Ainhoa Izkue: Ez dago ia, osea, 650 €-tik behera ez dago ia ezer.
Iñigo San Martin: Horrelako etxeak (etxeek) balio dute, askoz gehiago. Osea, izan zen, pues (ba), suerte handia, eta, pues, azkar.
Martta Irigoien: Baionan alokatu genituen, kolokan, bi aparta (apartamentu) ezberdin (ezberdin). Eta egia, bi aparta hauek erran daiteke ez zirela hain sanoak: hezetasuna bazen, argitasun guti... ba hori, eraikin zaharrak ziren. Apartak doi bat arranjatuak, ahal bezala, eta kontratua... alokatze-kontratua hamar hilabetekoa zen...
Joseba Amiano: Gu donostiarrak gara; orduan (horregatik), Donostian hasi ginen bilatzen lehenengo, eta ikusi dugu aukera gutxi dagoela, hiru pertsonentzako (pertsonarentzat) are eta gutxiago, eta kanpoko auzotan gehienbat, baina oso aukera gutxi. Eta inguruko herrietan begiratzen ari gara azkeneko asteetan, eta oraindik ez dugu ezer aurkitu.
Martta Irigoien: Nahi nuen Amiküzen bizi. Hara, han handitu naiz, han dut ene elkarte-mundua, han dut bizi nahi. Hor, hots, fite gelditu dut, eta xerkatu dut urrunago.
Joseba Amiano: Eta, adibidez, duela urte eta erdirekin edo horrela alderatuta, begiratzen egon ginela ere bai, ba, are eta eskaintza askoz ere gutxiago dago, eta prezioak oraindik eta altuagoak dira. Adibidez, duela urte eta erdi Alde Zaharrean-eta zeuden prezioetan, orain, kanpoko auzoetan edo inguruko herrietan daude pisuak alokairuan. Baina pisu egoki bat edo gustuko bat aurkitzen dugunean, oso azkar deitu behar da, ze behin baino gehiagotan pasa zaigu hurrengo egunean jada alokatuta egotea eta ja aukera hori ez egotea.
Iñigo San Martin: Emantzipa gabe ezin ginen etxetik joan, eta, orduan (hortaz), pues, bilatu behar genuen 650 € baino gehiago balio ez zuen etxe bat, ze, bestela, ez dizute ematen Emantzipa.
Ainhoa Izkue: Emantzipa da laguntza ekonomiko bat, uste dut Nafarroako Gobernuak ematen duena, eta ematen dizu alokairuaren erdiaren kostea (kostua).
Martta Irigoien: Banuen beti buruan Amiküzerena, sartzen nintzen asteburuetan... Bazen hori beti buruan, eta, orduan, xerkatu dut erostearena. Eta apartak zaharkituak zirela, behar zela prezioaren beste hainbeste eman obrak egiteko. Bon, eta enetzat zaila zitzaidan proiektatzea. Holako batean, aparta berriak eraikitzen ziren eta promotore batek eraiki ditu apartak, eta, hor, ximiko bat egin da-eta erosterakoan, frantses promotore handi bati erostea, baina hor izan da aukera, erosteko. Erosi dut, eta egun ordaintzen ari naiz prestamo (mailegu) bat. Eta prestamo hori alokairu bat baino merkeago da, eta erran nezake lehengoko interesekin ontsa ateratzen naizela.
