detalle dokuteka-generico-fitxa

Gazteen erdiak gurasoen etxetik kanpo bizi dira

30 bat urte dituzte eta gehienak alokairuan bizi dira.

Hori bai, osatzen dituzten familien erdiek gehiegizko zorrak dituzte. Gazteen behatokiak egin du ikerketa.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Gurutze Muriana berriemailea.- Emanzipatzeko adin hoberena 24 urte dela uste duten arren, errealitatea beste bat da. Etxetik joateko bataz besteko adina 30 urte dira. Euskal gazteen % 46 emantzipatuta daude eta gurasoen etxean jarraitzen duten gehiengoak arrazoi ekonomikoengatik egiten du. Natxo Rodriguez.- Emantzipatzeko motibazioari eta gazteek egoeretara moldatzeko duten ahalmenari esker eutsi zaio emantzipazio-tasari, krisialdi ekonomikoa bete-betean egon arren. Gurutze Muriana berriemailea.-Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketaren arabera, familia bakoitzak hilero 600 euro behar ditu hipoteka edo alokairurako eta hau dela-eta, askok gehiegizko zorrak dituzte. Emantzipatuaren profila: 30 urteko pertsona, bikotekidearekin bizi dena eta lanean dagoena da. Familiaren laguntza jasotzen dute oraindik. Bestalde, emantzipatu gabeko gaztea 24 urteko mutila da, arrazoi ekonomikoengatik ezin du gurasoen etxetik joan. Emantzipaturik ez dauden gazteen %10ek bakarrik uste dute erosoagoa dela gurasoekin bizitzea.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2012-07-09

x61pRelaContWAR

16361422
01:06

x61pViewCountWAR

5543

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR