Dokuteka
Gazteei emantzipatzen laguntzen
Errenteriako Udalak beste era batera bizitzeko aukera eskaini die 18 eta 30 urte bitarteko errenteriarrei.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.
MANU ETXEZORTU KAZETARIA. Zenbat urterekin utzi zenuten gurasoen etxea? Zer oztopo bilatu zenuten gurasoen etxetik alde egiteko bide horretan? Ba, bide horretan erraztasunak eman nahi dizkie gazteei Errenteriako Udalak. Gazteak nahiko berandu joaten dira gurasoen etxetik eta, Errenteriako Udalak, proiektu berria jarri du martxan gazteei emantzipatzen laguntzeko, Tamara.
TAMARA FERRARI KAZETARIA. Bai, etxebizitza komunitarioak jarri dituzte 18 eta 30 urte bitarteko gazteen eskura. Galtzaraborda auzoan dago eraikina eta, adinaz gain, ba, errenterian erroldatutako gazteei bideratu dituzte pisuak.
MANU ETXEZORTU. Maite Gartzia, Errenteriako Gazteria zinegotzia da. Maite, hola, egun on!
MAITE GARTZIA, ERRENTERIAKO GAZTERIA-ZINEGOTZIA. Egun on, denoi!
MANU ETXEZORTU. Gazteek, esan bezala, arazoak dituzte: alde egin nahi dute gurasoen etxetik baina alokairuak oso garestiak dira –zer esanik ez etxea erosi nahi baduzu- eta horregatik pentsatu duzue Errenterian etxebizitza komunitarioak martxan jartzea. Zer esan nahi du horrek? Konta iezaguzu pittin bat.
MAITE GARTZIA. Bale, begira. Guk daukagu etxebizitza komunitarioen edifizio handi bat, Udalaren Gazteria azpisailak Marea Gora izan zela prozesu bat hiru, orain dela hiru urte egin zela, prozesu parte-hartzaile bat eta gazteen iritzia hor jaso genuen. Eta, orduan, guk jakin nahi genuen beraiek nola irudikatzen zuten etxebizitza gure herrian. Beraien kezka nabarmena zen emantzipatzeko oso zaila zela beraientzat eta, orduan, prozesu honen ondorioz hartu genuen erronka zerbait ezberdina egiteko ez bakarrik etxebizitza alokairuan merke izatea baizik eta beste bizitzeko modu bat: komunitario bizitzeko modu bat.
TAMARA FERRARI. Eta nola bizi dira? Nolakoa da eraikin hori? Etxebizitza, esaterako, eurenak, sukalderik badu? Edo sukaldea aparte dago eta denek erabiltzen dute, ez dakit, erresidentzia baten gisara, adibidez.
MAITE GARTZIA. Ez, ez da erresidentzia. Da, edifizio handi bat dituela bost solairu (bost solairu dituen edifizioa da). Solairu bakoitzean pisuak daude –betiko pisuak bezala- pisu bakoitzean badaude hiru edo lau logela, (ba)daukate beraien komuna –pisu horren komuna- eta sukaldea. Baina, hirugarren pisuan daukate solairu handi bat eta hor daukate sukalde eta egongela handi bat beraiek egoteko komunitatean. Eta gero, daukate ikasgela bat, trastero bat eta garbigailuak dauden beste leku bat.
MANU ETXEZORTU. Etxea nola garbitzen da? Denon artean garbitu behar dute, denon artean egin behar dituzte konponketak, nola antolatzen dira?
MAITE GARTZIA. Bai, beraiek erabakitzen dute dena modu, era, nola esaten da?...
MANU ETXEZORTU. Asanblea bitartez, edo batzar bitartez edo..
MAITE GARTZIA. Hori da, hori da, bai, bai. Dena asanblearioa da, bai? Pisu bakoitzaren antolaketa hor bizi diren lau edo hiru kidek erabakitzen dute, esan nahi dut, adibidez,“animaliak izango ditugu”, ba, beraiek erabakitzen dute beraien pisuan animaliarik egongo den. Pisu bakoitzak dauzka beraien arauak baina, gero, edifizioaren beste arauak jartzen dituzte beraiek ere bai era asanbleario batean, zeren, komunitatean bizi dira ere bai: ez da bakarrik alokatu eta listo.
MANU ETXEZORTU. Etxebizitza komunitario hauetan bizitzeagatik zenbat ordaindu behar da?
MAITE GARTZIA. Begira, ba, etxebizitza komunitarioan bizitzeak ez du esan nahi dena diruz ordaindu behar duzula (duzunik). Errentarekin ordaintzen da %15a –gutxienez 90€ hilero- eta egiten dena hemen ere bai, ordaintzeko modu hori lan komunitario-kolektiboa edo, banakako, komunitarioa banaka horren bidez.
TAMARA FERRARI. Gazteek herrian orduan zeregin batzuk bete beharko dituzte, adibidez?
MAITE GARTZIA. Adibidez, Gurutzek Gorrian parte hartzen dute, hor egin behar dituzte ordu kopuru bat.
MANU ETXEZORTU. Baldintzak zeintzuk dira, Maite?
MAITE GARTZIA. Ba, 18 eta 30 urte (bitartean) izan, Errenterian bizi, aukera izatea etxea ordaintzeko…
TAMARA FERRARI. Gero, bada epe bat edo han bizi daitezke betirako? Ez, pentsatzen dut urte batzuetarako izango dela.
MAITE GARTZIA. 3 urte gehienez. Ze da aurre-pauso bat.
MANU ETXEZORTU. Bai, gero ba alokairuko etxebizitza bat lortzeko edo beste modu batera antolatzeko, ez? Maite Gartzia, Errenteriako Udaleko Gazteria zinegotzia, eskerrik asko!
MAITE GARTZIA. Zuei eta anima zaitezte!
