detalle dokuteka-generico-fitxa

Gelditu mugikorra

Kuadrillako Whatsapp-taldeko mezu bat; zer irudi jarri du urliak Instagramen?; eskaintza paregabea heldu zait posta elektronikora... Bata dela, bestea dela, mugikorrari begira ematen ditugu ordu asko egunean; baina bada beste aukerarik.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan, Aitor Aritzeta gonbidatu dute. Aritzetak, bere bizitza aztertuta, gailu digitaletatik deskonektatzeko premia ikusi zuen halako batean, eta hala adierazi zien bere hurbilekoei. Hark posible egin zuen gaur egun ezinezko dirudien zerbait. 

 

 

Irudia: chatGPT

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Nire jokabideari. Nire aritzeko moduari, jarduteko moduari. 
Behatzen niolako. Erreparatzen niolako, aztertzen nuelako. 
Sarean arakatzen. Sarean, Interneten ikertzen. 
Zure burmuina. Buru-barrua, pentsatzeko erabiltzen duguna.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria: Beno (bueno), zenbat eta zenbat lagun ikusten ditugu kalean gora eta behera mugikorrari itsatsita? Eta ez mugikorra eskuan dutela bakarrik, ez, ez: mugikorrari begira, dela Whatsappa iritsi delako, dela sare sozialetatik abisua jaso dutelako, Google Mapsek laguntzen edo lagunduta dabilelako batetik bestera, kale batetik bestera. Eta zenbat ordu pasatzen ditugu batez beste mugikorrei itsatsita? Ba, ikerketa bat baino gehiago egin dira, baina bataz (batez) bestekoa eginda, egunean hiru ordu eta 40 minutu erabiltzen ditugu ―astean, gutxi gorabehera, 24 ordu―; beraz, astean egun oso bat pasatzen dugu mugikorrari begira, baina, dagoeneko, bat (batek) baino gehiagok hartu du erabakia noizean behinka deskonexioak egiteko. Aitor Aritzeta, egun on!  
Aitor Aritzeta: Kaixo, egun on!  
Esataria: Uda hasieran, argi utzi zenien zure kontaktu guztiei: “Irailaren 4 (4ra) arte nirekin harremanetan jartzeko, e-mailez edo telefonoz, baina bestela ez”. 
Aitor Aritzeta: Hori da. Bestela, ez. Whatsappetik edo Telegrametik, edo Instagrametik edo Facebooketik edo... ez. Ja ohitura bat da nire bizitzan, azkeneko hamar urteetan egiten ari naiz. Hasieran, kosta egiten zitzaien nire lagun batzuei edo familiakideei ulertzea; baina, orain, geroz eta hobeto ulertzen didate, eta hasi dira beraiek (haiek) ere planteatzen ez ote duten gauza bera egin beharko. 
Esataria: Badirudi orain moda antzeko bat badela, ez?, eta irakurtzen da, ba: “Ez-dakit-nork erabaki du...” ―esan nahi dut, jende famatuak-eta, ez?― “... erabaki du uda honetan deskonektatzea-eta”. Baina zuk duela hamar urte erabaki zenuen. Zergatik erabaki zenuen momentu horretan? Edo zer ikusten zenuen? 
Aitor Aritzeta: Ba, begira, nire erabakia izan zen, pixka bat, nire jokabideari behatzen niolako, ez? Bueno, psikologoa bezala (psikologo gisa) saiatzen naiz aplikatzen nire ikasleei adierazten diodana (diedana), eta da autoezagutza eta autoobserbazioa (autobehaketa), zure buruarekin nola jokatzen duzun, eta konturatzen nintzen, ba, egunean zehar, oso ondo esaten duzun bezala, askotan nenbilela mugikorrari begira, lanarengatik edo lagunengatik edo konekta... edo mezu bat bidali nahi nuelako. Eta, bat-batean, konturatzen nintzen, ba, zenbat denbora pasatzen ari nintzen, hori, ez?, ba, Whatsappari begira, edo Instagramari begira, edo Facebooken edo ez-dakit-zer. Eta zenbat denbora kentzen zidaten, ba, beste gauza batzuk egiteko; ba, liburu bat irakurtzeko, lagunekin egoteko, familiarekin egoteko, pelikula on bat disfrutatzeko, mendira joateko, hainbat eta hainbat gauza. Eta, orduan, esan nuen: “Hau ez da posible”. Egia da, ba, urtean zehar, lanarengatik-eta ondo etortzen zaidala konektatuta egotea, gaur zuekin konektatu naizen bezalaxe telefonoz, baina, udaran, horrelako deskonexio bat behar dut nire (neure) buruarekin egoteko, ez?, eta berriro ere konturatzeko nik zer behar dudan, zer (zerk) egiten didan niri ongi, ze, bestela, bat-batean, konturatzen zara bizitzak harrapatu eta eramaten zaituela, ez? Eta ari zarela bizitzen igual zuk aukeratu ez duzun bizitza, baizik eta, bueno, ba, egunerokotasun horretan, errutina horretan sartuta, ba, mekanismo bat aktibatzen zaizu, eta azkartasun horretan elikatzen duzu, ba, zure burmuina, eta ematen du estimulazio horretan ondo zaudela. Baina nire buruarekin ez nintzen hain ondo sentitzen, ez? Orduan esan nuen: “Ez, ez. Gelditu egin behar dut, eta sentitu”. Eta gelditze horrek, lehenengo urtea egin nuenean benetan kosta egin zitzaidan, baina esaten dizut, aste bat pasa eta gero, bua, askatasun-sentimendua oso handia izan zen, plazera. Behin probatuta, benetan oso aholkagarria (gomendagarria) da egitea, eta saiatu zaitezte egiten, eta ikusiko duzue nola emaitza oso ona den. 

detalle2

Dokuteka

B2
2026-06-09

x61pRelaContWAR

39369896
00:03:38

x61pViewCountWAR

738

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR