Dokuteka
On egiten al digute sare sozialek?
Sare sozialak onak ala txarrak dira? Oraindik ez da behar adina denbora pasatu ikerketa serio bat egiteko, baina dagoeneko hasi dira horren inguruan publikazioak argitaratzen.
Gaztea Irratiko grabazio honetan, esaterako, BBCren artikulu baten berri eman dute. Bertan, sare sozialek zer eragin duten alor batzuetan aztertu dute: estresean, antsietatean, autoestimuan....
ANTTON TELLERIA. Galdera bat etorri zitzaidan burura: sare sozialak onak dira? Hori da galdera.
LANKIDEA 1. Ea.
ANTTON TELLERIA. Orain jarriko diogu galdera horri erantzuna, edo hobeto esanda, zenbateraino diren txarrak.
LANKIDEA 1. Ja.
ANTTON TELLERIA. Oso interesgarria da gaur ekarri dudana. Izan ere BBCk atera du artikulu bat, hainbat ikerketa bildu eta erantzuna emateko honi: sare sozialak. Onak dira, txarrak dira? Ikus dezagun. 7 puntutan ikusiko dugu zenbateraino diren onak eta zenbateraino…
LANKIDEA 2. …txarrak. Bai.
ANTTON TELLERIA. …txarrak. Lehena, estresari dagokion, dagokionez. Ikerketen arabera, gertatzen da sare sozialetan zuk zeure barrenak hustutzeko ba abagunea …
Lankidea 2. Bai. Hori da!
ANTTON TELLERIA. …topatzen duzula, ez? Baina gainerakoek ere hori egiten dutenez, halako biolentzia-giro bat sortu liteke, ezta? Horrek estres-puntu bat sortu lezake, baina ikerketen arabera, estresaren balantza horretan gehiago egiten du murriztearen alde…
LANKIDEA 2. Bai.
ANTTON TELLERIA. …handiagotzearen…
LANKIDEA 2. Areagotu baino gehiago murriztu egiten du.
ANTTON TELLERIA. Sare sozialek, antza, estresa murriztu egiten dute. Ez horrela, nabarmen ere, baina murriztu egiten dute.
Umoreari dagokionez…
LANKIDEA 2. Bai.
ANTTON TELLERIA. Zer gertatzen da? Sare sozialaren erabilerak tristetu egiten gaitu, antza!
LANKIDEA 2. E!
ANTTON TELLERIA. Bai. Izan ere, Facebook-en, Instagram-en pasatzen baduzu ordu-erdi bat, ze askotan horrela izaten da gainera, ezta? Hasten zara zerbaiten bila…
LANKIDEA 1. Bai. Egia da.
ANTTON TELLERIA. Beste horrek beste zerbaitera zaramatza, zuk kalkulatu baino denbora dezente gehiago ematen duzu horretan, eta horrek halako denbora-galtze sentsazio bat sortzen du zure baitan …
LANKIDEA 1. A, ja!
LANKIDEA 2. Ja, ja.
ANTTON TELLERIA. … eta hortik tristurara dago beste lotura bat.
LANKIDEA 1. Ados nago.
ANTTON TELLERIA. Bai. Bueno, BBCk ere esan du.
LANKIDEA 1. Bai. Bai. Bai. Niri gertatu zait, bai, Ainho?
LANKIDEA 3. Bai. Bai.
ANTTON TELLERIA. Igual etxera iritsi, eseri. Hartu telefonoa, hasi begira. Jarraitu begira!
LANKIDEA 1. Eta gero momentu batean esaten duzu: “zertan ari naiz?”
LANKIDEA 2. Eta halako batean: ostras, bi ordu hemen!
LANKIDEA 1. Bai.
ANTTON TELLERIA. Eta horrek egiten du tristetu. Zer egiten dut nire bizitzarekin? Beraz, estresa murrizten du, baina tristura areagotu. Antsietateari dagokionez zer esan duten? Geroz eta sare sozial gehiago izan, orduan eta antsietate gehiago izango duzula.
LANKIDEA 2. Egia da.
ANTTON TELLERIA. Ze gauza bat da Facebook-en sartzea, baina aldi berean kudeatzen badituzu…
LANKIDEA 2. Ja!
ANTTON TELLERIA. Facebook, Twitter, Instagraman,
LANKIDEA 1. Instagram…
ANTTON TELLERIA. …Telegram,
LANKIDEA 3. Twenty…
ANTTON TELLERIA. Snapchat ere bai, Koldo. Horren araberakoa da antsietate-maila ere.
LANKIDEA 3. Horregatik bizi da hain lasai Karmen.
LANKIDEA 1. Hori da.
ANTTON TELLERIA. Oraintxe ari da esaten: a ze lanak horiek guztiak!
LANKIDEA 1. Ez dut, ez dudalako…
ANTTON TELLERIA. Zu Facebook-en ibiltzen zara, Karmen?
LANKIDEA 1. Buf! Baina keba, baina ez diot kasurik egiten. Begira! Denak onartu nituen bere garaian…
ANTTON TELLERIA. Ja!
LANKIDEA 1. Eta ez dut inor ezagutzen.
ANTTON TELLERIA. Baina bueno…
LANKIDEA 1. Baina bueno! Aizu! Bale!
ANTTON TELLERIA. Segiko dut?
LANKIDEA 1… haserretu da.
LANKIDEA 3. Ez, ez, ez.
ANTTON TELLERIA. Loa. Loari dagokionez, deskantsuari nola eragiten dioten sare sozialek. Zuek ere izango zarete zaleak…
LANKIDEA 3. Bai.
ANTTON TELLERIA. …ohera sartu aurretik azken ukitu bat…
LANKIDEA 3. Bai.
ANTTON TELLERIA. …azken errepaso bat ematekoak, ezta?
LANKIDEA 3. Despertadorea jarriko dut baina, baina bitartean noan aprobetxatuta!
ANTTON TELLERIA. Ba jakizue hori melatoninaren kontrako joera bat dela. Melatonina, antza, gure garunak jariatzen duen sustantzia bat da, loaren mesedetan aritzen dena. Eta mugikorreko argi urdin zatar horrek…
LANKIDEA 3. Bai. Bai.
ANTTON TELLERIA. …antza, melatonina-kopurua murriztu egiten du. Alegia, loaren kontrakoa da.
Autoestima, jaun-andreok! Igo edo jaitsi egiten du?
LANKIDEA 3. Jaitsi!
LANKIDEA 2. Autoestima jaitsi egiten du!
ANTTON TELLERIA. Zalantzarik gabe, gainera! Ze kalte egiten du, nolabait, besteak etengabe hobeto bizi direla ikusteak.
LANKIDEA 3. Ja! Ja!
ANTTON TELLERIA. Eta horrekin joango gara hurrengo puntura zuzenean, inbidiara.
LANKIDEA 1. Um!
ANTTON TELLERIA. Jeloskorrak gara.
LANKIDEA 1. Bai?
ANTTON TELLERIA. Eta sare, sare sozialek sortzen dute, antza, halako jeloskortasun-zirkulu moduko bat. Ze zu sartzen zara, ikusten duzu aldamenekoa askoz hobeto dagoela zu baino…
LANKIDEA 1. Bai.
ANTTON TELLERIA. Orduan, zu saiatzen zara hori hobetzen. Eta gero sartzen da hirugarren bat, ikusten du zu ere bera baino hobeto zaudela, berak ere hori egiten du…
LANKIDEA 1. Jesus! Ai, ama, ze katea!
ANTTON TELLERIA. Eta hor sartuko zara, ba horixe! Jeloskortasun-atea eternal batean.
LANKIDEA 1. Bai. Bai. Bai.
ANTTON TELLERIA. Eta bukatzeko, azkena, bakardadeari dagokiona. Bakardadea murrizten du, areagotzen du? Ba antza, areagotu egiten du. Sare sozialek geroz eta denbora gehiago pasa –alegia, geroz eta konektatuago izan sarean–, orduan eta deskonektatuago geratzen omen zara eguneroko bizitzatik. Beraz…
LANKIDEA 1. Ai, ama!
ANTTON TELLERIA. Puntu hauek guztiak aipatuta…
LANKIDEA 3. Hori da.
ANTTON TELLERIA. Estresa, umorea, antsietatea, loa, autoestima, inbidia eta bakardadean duten pertzepzioaren eragina ikusita…
LANKIDEA 3. Bai?
ANTTON TELLERIA. Ondorioa da, sare sozialak onak edo txarrak direla norberaren arabera.
LANKIDEA 3. Erabileraren arabera, ezta?
ANTTON TELLERIA. Hori da.
LANKIDEA 1. Argi eta garbi.
ANTTON TELLERIA. Hori da. Esan dute, oraindik ere, gainera, oso goiz dela, horrela, ondorio potente samarrak ateratzeko.
LANKIDEA 1. Bai. Bai.
ANTTON TELLERIA. Ze ez da denbora asko gure artean daudela, baina orain esan, orain arte esan dezaketena behintzat da, nolabait sare sozialena dela icebergaren punta…
LANKIDEA 3. O!
ANTTON TELLERIA. Zure nortasuna iceberga bada, sare sozialek izango duten eragina izango da punta. Alegia…
LANKIDEA 3. Bai.
ANTTON TELLERIA. …zu bazara txotxolo amorratu bat…
(barreak)
LANKIDEA 1. Baina hori ez dakizu igual, e!
LANKIDEA 3. Problema ez dira zure sare sozialak, problema zara zu ja zu lehendik…
ANTTON TELLERIA. Pixka bat txotxoloagoa sare sozialen eraginpean.
LANKIDEA 1. Oso azkarra bazara…
ANTTON TELLERIA. Tristea erabatekoa bazara, pixka bat tristeagoa, baina pixka bat hori zuk motxilan ja badaukazu.
