Sare sozialetatik ezabatu beharko genituzkeen 5 gauza

Klaudio Landak aurkezten duen ETB 1eko “Egunak egin du” saioko bideo honetan, askoren ahotan dagoen 'You' telesaila izan dute hizpide.

Sare sozialetara (Instagram, Facebook, Twitter...) igotzen dugun informaziotik ezabatu edo saihestu beharko genukeena jartzen du agerian.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Klaudio Landa.- Sare sozialetan… ze informazio igotzen duzu sare sozialetara? Instagram, Twitter… asko igotzen duzu?
Miren Nogales.- Ez
Klaudio Landa.- Seguru?
Miren Nogales.- Seguru! Orain, azkenaldian, gustua hartu diot Insta-istorioari, baina ez naiz sare sozialetan gauza asko igotzen dituena, nire egunerokotasunean.
Klaudio Landa.- Istorioak gelditu gabe egiten ari zara
Bai, normalean bai, normalean besteekiko egiten ditut: nire pisuko kideak grabatzen, nire lagunak grabatzen ditut…
K.L.- Eta zeure burua ez duzu grabatzen?
M. N.- Gutxi.
K.L.- Kontuan hartu zerbait gertatu dela. Sare sozialetara igotzen den informazioa asko, asko, informazio asko igotzen ditugula, edo batzuek gehiegi. Serie, teleserie bat dago, "You" izeneko telesaila, eta irudi batzuk ikusiko ditugu eta orain kontatuko dizuet. Hauxe da telesaila.
Joe da protagonista, ikusten duzuena, erabat maiteminduta dauka Beck konkistatzeko teknologia berriak erabiliko ditu. Bueno, hobe esanda, Beck-ek, hau da, neska honek, bere sare sozialetan jartzen duen guztia aztertuko du eta lortzen duen informazioa erabiliko du bere nahia egia bihurtzeko.
Esan behar dizuet fenomeno mundiala bihurtu dela, baina batez ere, telesail honek kontatzen duena benetan, kasu batzuetan, arazo handia sortu da edo bihurtu da.
The guardian egunkariak zera esan du telesail honi buruz: “Informazioa boterea da eta sare sozialetik lortzen duen edozer, gauza txikia izanda ere, balantza bere aldera eramaten du”.
Sare sozialetan, zuek, esate baterako, igotzen dituzuen edo igotzen duzuen informazio guzti horretatik zerbait ezabatuko bazenute, zer ezabatuko zenukete? Zer erretiratu?
M. N.- Aber, nik ezabatu, ezabatu ez nuke egingo, e? Baina egia esan, aber, gauza da nik lehen esan bezala, ez ditut argazki asko igotzen eta gutxiago nire gorputza, o lo qu esea, bikinitan… baina behin, bada, Mexikon nengoen, venida arriba (animatuta, alai), eta argazki polit bat atera zien (zidaten), traje de baño batekin (bainu-jantziarekin) eta bueno…
Denak hizketan.- Aber, nola, nola…
K.L.- Egin, egin, egin
M. N.- Argazkia da horrela, bizkarrez(ka) eta…
K.L.- Eta ipurdi guztia…
M. N.- Guztia ez da ikusten, baina ikusten da. Eta ikusten duzuen bezala, ipurdia ederra daukat.
K.L.- Eta?
M. N.- Orduan, nik jarri nuen, Tulum-en nengoen eta jarri nuen hastag  (traola) #Tulum
Nerea Arriola.- Non?
M. N.- Tulum, Mexiko.
N.A.- Uste nuen sare berri bat zela…
(denak barrezka)
M. N.- Utzi boligrafoa ja, e? O sea…
K.L.- Eta zer pasatu zen?
M. N.- Bada, jarri nuen hastag (traola) #Tulum, eta gero, bada, komentario pila bat, no sé qué (ez dakit zer), sua, tal… eta de repente (bat-batean), nire lagun grazioso batek, oso grazioso hau, e, muxu bat, jarri zuen #Culum.
(Denak barrezka)
M. N.- Eta orduan, ordutik aurrera naiz culum.
K.L.- Gauzatxo bat, Nogales, bada, gomendatzen dute, esate baterako, oporretara nora zoazen ez jartzea.
M.N.- Ez jartzea, ja, bueno…
K.L.- inoiz.
M.N.- Bada, nik jarri nuen.
K.L.- Beste gauza batzuk. Urtebetetze-eguna. Noiz ospatzen dituzun. Izen-abizenak ez jarri. Mugikorraren numeroa, seme-alaben edo adin txikiko haurren argazkirik ez igotzea. Hori jende askok egiten du.
Mikel Elizegi.- Bai, hori egia da.
K.L.- Eta nik aluzinatu egin dut hurrengoarekin: Hatz-marka. Ez dakit konturatu zareten, baina dirudienez, selfietan esku-azpiak erakutsiz gero, gure hatz-marken informazioa lapurtu diezagukete.
M.E.- Jesus Maria.
K.L.-  Eta gero erabili.
M.E.- Erotu behar dugu!
K.L.- Dena den, Xabin, enteratu naiz zu pixka bat paranoiko zarela sare sozialetan.
Xabin Fernandez.- Ari naiz egiten pixka bat paranoiko azkenaldian.
K.L.- Baina zerbait pasatu zaizu?
X.F.- Ez zait ezer ere pasa, baina egia da telesail hau edo antzekoak, Black mirror, adibidez, baita ere, Black mirror-en atal guztiak beti teknologiarekin lotuta daude eta pixka bat beldurra ematen du. Nik beti, beti esaten zidaten, beti neukan lagunen bat esaten zidana “Ez jarri hau sareetan, egunen batean zerbait gertatuko zaizu…” Nik ez daukat ezer ezkutatzeko! Orain ja hasi naiz gometxak jartzen kamera, aurreko kamerari, hasi naiz, pixka bat, oporretako kontuekin ere, pixka bat paranoiko bihurtu naiz, nire estrategia da edo hurrengo egunean jartzea. Klaro, pixka bat beranduago, ja etxera iritsi naizenean. Gero esaten dut, “ez dakit hobea den, ze hurrengo egunean jarriko dut nagoela, ez dakit ba, Tulumen, eta etxean nago. Eta lapurrak etorriko dira eta ni hor egongo naiz.
K.L.- Zu hor!
X.F.- Ez dakit nahiago dudan Tulumen egon edo etxean egon lapurra sartzen denean, hori ere egia da.
K.L.- Momentuz, egon zaitez lasai, ze Tulumen zaude, hemen zaude.

B2
2020-01-28
21405312
04:52
1300