detalle dokuteka-generico-fitxa

Adi(-)adimen artifizialari

Adimen artifiziala bolo-bolo dabil. Abiada bizian hedatu dira gizartean adimen artifizialean oinarritutako tresna batzuk. Adimen artifiziala gurean da, bai; baina gurea da? Guretzat da?

 
ETBko Biba zuek! telesaioan, Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek Unai Martinez de Lizardui elkarrizketatu dute. Adimen artifiziala darabilen Scootik enpresakoa da Unai. Hark azaldu du zer den adimen artifiziala, baita zertarako erabiltzen den, oinarrizko mailan.

 

 

Irudia: EITB

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Enpresei eraginkortasuna eskaini. Lana azkarrago eta errentagarriago egiteko baliabideak eskaini. 
Jendartea. Gizartea. 
Oztopo izan. Zerbait egiteko eragozpena izan, traba.  
Lanean dihardute. Lanean ari dira. Jardun aditz trinkoa. 
Denoi datorkigu hitz bat burura. Denoi etortzen zaigu hitz bat burura. Etorri aditz trinkoa, nor-nori. 
Inpaktua biderkatu. Eragina oso-oso nabarmen handitu. 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Maddalen Arzallus. Unaik, adimen artifizialaren bidez, enpresei eta erakundeei eraginkortasuna eskaintzeko helburua duen Skootik izeneko enpresa sortu zuen. Bere esanetan, adimen artifizialak ez ditu gizakiak ordezkatzen, laguntzen ditu. Gurekin da Unai Martinez de Lizardui. 

Kaixo, Unai.  

Xabier Sukia. Arratsalde on, Unai. 

Unai Martinez de Lizardui. Arratsalde on. 

Xabier Sukia. Ongi etorri. 

Unai Martinez de Lizardui. Bai, mila esker. 

Maddalen Arzallus. Unai, lehenik eta behin, enpresaren izena ongi esan dugu? Skutik edo Skootik?  

Unai Martinez de Lizardui. Skootik. Eskutik helduta, nahiz eta deletreatuta (letreiatuta) beste gauza bat dirudien, euskal zera, euskal hitz bat da. 

Xabier Sukia. Hitz-joko polita. 

Maddalen Arzallus. Skootik.  

Maddalen Arzallus. Unai, zer da zuretzat adimen artifiziala? 

Unai Martinez de Lizardui. Uau! Galdera zaila, ezta? Bueno, saiatuko naiz alor teknikotik esplikatzen, igual jendarteari gehiago hurbiltzeko teknologia hau. Ez da horrenbeste niretzako (nire ustez) zer den, baizik eta nola funtzionatzen duen, ez? Niretzako, adimen artifiziala hiru puntu lotzen dituen teknologia bat da. Alde batetik, konputagailuen edo ordenagailuen kalkulurako gaitasuna. Gaur egun oso konputagailu potenteak daude, potentzia handikoak eta kalkulu oso azkarrak egiteko gai dira. Eta hori duela gutxi arte oztopo bat zen, baina gaur egun gainditu da. 2. puntua da datuen kalitatea, ze adimen artifizialak bere lana ondo egin dezan, datuen gainean entrenatu beharra dago, eta datu hauek kalitatezkoak izan behar dira (dute). Eta enpresak (enpresek) lanean dihardute, nolabait ere, datuei, hori, behar zaien aberastasun hori ematerako bidean dabiltza. Ondoren, eta 3. puntura nihoa (noa), algoritmo matematikoak eta estatistikoak aplikatzeko. Hortaz, adimen artifiziala, nolabait ere, hiru puntu hauen nahasketa bat da, eta horiek ondo nahastuta eta ondo aberastuta, adimen artifizialak bere emaitzak ematen ditu.  

Xabier Sukia. Egia da gero eta presenteago edo azken bolada edo urteotan behintzat, oso-oso izen ezaguna zaigu, kontzeptu ezaguna zaigu. Nola txertatu beharko genuke, zure ustez, adimen artifiziala gure eguneroko bizitzetan? 

Unai Martinez de Lizardui. Bueno, txertatuta daukagu, ez? Zorionerako edo zoritxarrerako, txertatuta daukagu, ez? Zergatik eman den orain salto kualitatibo hau? Hombre (Tira), denoi datorkigu hitz bat burura. Erreminta... esku artean jarri diguten erreminta komertzial baten bidez, nolabait ere, makinekin edo konputagailuekin modu natural batean hitz egiteko, dialogatzeko (elkarrizketan aritzeko), gaitasuna gure eskuetan jarri dute. Eta hor salto oso handia izan da, zeren eta, azkenean, jendartean, modu natural batean adimen artifiziala kontsumitzeko bitarteko bat jarri dute. Hori izan da pixka bat egun batetik bestera, benetan erronka inportante bat, eta biderkatu duena teknologia honen inpaktua. Baina horrek ez du esan nahi adimen artifiziala gaurko gauza bat denik. Hasteko, teknologia hau zaharra da, kakotxen artean, baditu 60-70 bat urte, eta badaramagu jadanik urte batzuk kontsumitzen; adibidez, helbide elektronikoan mezuak jasotzen ditugunean, eta spam dena eta spam ez dena bereizteko...  

Maddalen Arzallus. Berak erabakitzen du, ezta?, azken finean.  

Unai Martinez de Lizardui. ... hor adimen artifizial bat dago, sinpleagoa, baina adimen artifizial bat dago; adibidez, kotxez gidatzen goazenean, eta erruta (ibilbide) optimoa markatzen digunean, zera, erreminta teknologikoak, hor adimen artifiziala badago; osasungintzan, gaur egun, gaixotasun batzuk aurrez identifikatzeko adimen artifiziala aplikatzen ari da. Bueno, kasuak dozenaka daude mahai gainean, eta garbi dago kasu batzuetan onuraduna dena, adibidez, osasungintzaren kasuan eta beste kasu batzuetan, ba, nik uste dut hor eztabaida filosofiko-ekonomiko-sozial bat egin beharko genukeela jendarteratu, nolabait ere, mahai gainean, teknologian ere bai, muga batzuk jartzeko eta ikusteko nola erabili guztion onura... onerako izan dadin. 

detalle2

B2
2025-10-08

x61pRelaContWAR

38426362
00:04:07

x61pViewCountWAR

619

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR