Txinak pikua jan die
Txinak DeepSeek adimen artifizialeko laguntzailea aurkeztu berri du eta, hala, oso denbora gutxian ChatGPT-ri aurre hartu eta AEBko teknologia konpainia handiei astindu ederra eman die.
Bideo labur honetan aplikazio berriari buruzko oinarrizko datuak ezagutu ditzakezu.
Irudia: eitb
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Deepseek Txinako enpresak asmatu du eta R1 du izena. ChatGPT txinatarra deitzen diote eta lehia handia sortu du, izan ere, Open Artificial Intelligence Estatu Batuetako ChatGPT famatuak egiten duen gauza bera egiten du baina aplikazio hau garatzeko kostu txikiagoa behar izan dute, % 90 txikiagoa hain zuzen, erabiltzeko gainera, energia gutxiago kontsumitzen du eta efizienteagoa omen da.
Aurkezpen-gutun honekin espero zena gertatu da Estatu Batuetako burtsa teknologikoan: Nasdaq-ek galerekin hasi du saioa, adimen artifizialean aritzen diren enpresek bultzatuta.
Aurkezpen-gutun honekin espero zena gertatu da Estatu Batuetako burtsa teknologikoan: Nasdaq-ek galerekin hasi du saioa, adimen artifizialean aritzen diren enpresek bultzatuta.