Dokuteka
Lupa adimendunak
Edozeinek izan beharko luke irakurtzeko eskubidea, edozein informazio eskuratzekoa; baina nola ziurtatu eskubide hori, ikusteko ezintasunen bat dutenei?

Algortako Villamonte eta San Nikolas liburutegietan, eta Romoko Romo Kultur Etxean daude eskuragarri erreminta horiek. Gailua txikia da, poltsiko tamainakoa, eta testuen irudiak hartu eta automatikoki ahots bihurtzen ditu, hainbat hizkuntzatan, euskara barne, ikusmen-urritasuna duten pertsonek informazioa entzuteko aukera izan dezaten.
"Ohore bat da Getxoko liburutegiek gure lupak txertatzea milaka pertsonaren beharrei erantzuteko. Proiektu hau hemen sortu eta gure komunitatean eragin positiboa izatea motibazio-iturri da guretzat", azaldu du Eneko Calvok, LUP enpresaren sortzaileetako batek.
Ekimen horrek irakurketarako sarbidea errazten die ikusmen-zailtasunak dituzten pertsonei, eta inklusioaren aldeko urrats garrantzitsua da. "Inklusiorako gure konpromisoa berresten dugu. Liburutegiek eboluzionatu behar dute, eta teknologia honen txertaketa progresiboa egokitzapen horren parte da. Proiektuak arrakasta badu, gailu gehiago jarriko ditugu herritarren esku", adierazi du Susana Barreiro Ugartek, Getxoko liburutegietako arduradunak.
Sarrerako irudia: chatGPT
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Eskuragarria. Eskuratzeko, lortzeko edo iristeko modukoa dena, eskura daitekeena. |
