detalle dokuteka-generico-fitxa

Horrelakoa da nire bizitza

Martxoaren 21a, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna denez, gai horrekin lotutako audio bat daukazu hemen. Atzegik urritasuna duten pertsonei buruzko topikoak apurtzeko "Horrelakoa da nire bizitza" kanpaina jarri du martxan. Kanpaina hori abiapuntu hartuta, Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Enrike Amilibiaren testigantza jaso dute.

Enrikek bulego batean egiten du lan, antzerkian ere aritzen da eta oso gustukoa du bere burua apaintzea. Down sindromea du, baina, edozein gazte bezain adoretsua eta alaia da.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA MUTILA. Zuk bezala lan egiten dugu, zuk bezala sentitzen dugu, eta zuk bezala ondo pasatzen dugu. Luzia eta Sergio dira Atzegiren azken kanpainako protagonistak; Atzegik kanpaina berria jarri duelako martxan: “Horrelakoa da nire bizitza” jarri diote izenburu kanpainari. Asmakizun jolasa da, Gipuzkoako adimen urritasuna dutenen aldeko elkartetik erronka proposatu digute. Luzia eta Sergio dira kanpainako protagonistak baina guk beste pertsona batengan jarri dugu fokua, arreta, Luzia eta Sergiorena bezalaxe, Enrike Amilibiaren bizitza ezagutu nahi izan dugu, Arrate. Seguru bat baino gehiago harrituko duen bizitza izango da eta pertsona ere bai, ezta?
ARRATE. Bai, bai halaxe da, e? kontatzeko hamaika istorio dituen gaztea da Enrike, eta irribarrea aurpegitik ezabatzen ez duen horietakoa. Merezi du Enrike ezagutzea, e? Dudarik gabe. 29 urte ditu eta Errenterian bizi da arreba, koinatua eta ilobarekin eta hauxe da bere egunerokotasuna.
ESATARIA MUTILA . Entzun dezagun.
ARRATE. Har dezagun edozein egun, Enrike esnatu da eta altxa da ohetik; zer da jarraian egiten duena?
ENRIKE. Arropa jantzi, ohea ondo jarri, e… eta gosaldu; gauean prestatu dudana gosaldu, gero komunera joaten naiz ba orraztu, eta hortzak garbitu eta desodorantea eta kolonia jarri ….
ARRATE. Eta bueno, behin e … komunetik ateratzen zarela, etxetik ateratzen zarela?
ENRIKE. Joaten naiz autobusera, hartzen dut autobusa Donostiara joateko eta han Grosen hartzen dut 33 autobusa, eta joaten naiz Gureak-era, Goyeneche fundaziora.
ARRATE. Eta gero arratsaldea aprobetxatzen duzu, e zuri gustatzen zizkizun gauzak egiteko, ezta?
ENRIKE. Bai, adibidez, etxean lagundu, a tope, gero asteartetan daukat atzerriko zine tailerra …..
ARRATE. Eta musika ere entzuten duzu, ezta?
ENRIKE. Bai, asko. Bueno, asko ahal, denbora daukadanean gustatzen zait jarri musika irratian eta dantza egin pixka bat edo, ondo pasa eta umore ona eduki bizitzan.
ESATARIA MUTILA. Bueno, beste edonoren eguna izan zitekeen, baina hori da Enrikeren eguna, Down sindromea duen Enrikeren eguna.
ARRATE. Eta Enrikeren ezaugarrietako bat da ba hori, bere burua zaintzeko gai dela, ezta? Eta jendearekin harremanetan jartzeko gaitasun handia dauka. Berak euskaraz hitz egiten du, gazteleraz, antzerkia egiten du, lana, dantza, jolastu, kirola egin ….
ESATARIA MUTILA . Bueno, Enrike ari gara deskubritzen poliki-poliki.
ARRATE. Bai, hori da, eta konturatuko zineten zenbateko garrantzia ematen dien emozioei eta sentimenduei ….
ESATARIA MUTILA . Hausnarketa ere egin zenuten, ezta?
ARRATE . Bai, bai, bai bai, denetik egin genuen, primeran pasa genuen baina hori, hausnartu ere egin genuen. Jakin nahi dugulako zenbateraino sentitzen den Enrike gizartean integratuta; gizartearen parte eta jendearen parte.
ENRIKE. Arlo batzuetan bai eta beste batzuetan ez.
ARRATE . Noiz bai eta noiz ez?
ENRIQUE. Bai, jendea interesatzen dudanean, niri ez agurtzeko, adibidez, horrek poza ematen dit eta integratzeko, ba, nik adibidez, nik jolasten dut ping-pong talde batean, eta hor erraztasunak eman dizkidate.
ARRATE. Eta ping-pong talde horretan denak ez dira Down sindromea dutenak?
ENRIKE. Ia gehienek ez daukate diskapazitaterik eta polita da inklusioa lantzen delako hor.
ARRATE. Eta noiz sentitzen zara baztertuta edo ez dizutela beste bat bezala begiratzen?
ENRIKE. Baztertuta sentitzen naiz ba adibidez e … ez dutenak kontutan edukitzen sentimenduak dauzkagula. E … irratian eta egunkarian ba e batzuetan uzten digute aparte, sekundario eta nik hori ez dut nahi. Nik nahi dut gu, gure ahotsa entzutea.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2015-11-05

x61pRelaContWAR

16138293

x61pViewCountWAR

8363

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR