Dokuteka
Bartzelonako Unibertsitateak istripuak ekiditeko sistema bat asmatu du
Gailuari esker, autoak oinezkoak harrapatzeko arriskua dagoenean abisatu egiten du.
Gidaria errepideari adi ez dagoela igarri eta abisatu egiten du, esate baterako, oinezkoren bat harrapatzeko arriskua dagoenean.
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
Kamara batek autoaren kanpoaldean gertatzen dena erregistratzen du. Beste batek, gidariaren jarrera. Sistemak norbait harrapatzeko arriskua dagoela antzematen duenean seinale bat bidali edo autoa geldiarazten du.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren ikertzaile talde batek hiru hilabete daramatza lanean prototipo honetan: oinezkoak detektatzeko dispositiboa hiri barruan gidatzen denerako dago diseinatuta. Izan ere, hiriguneetan gertatzen diren istripu asko eta asko autoak harrapatuta izaten baitira.
Hiru urte dituzte proiektua landu eta hobekuntzak egiteko. Ordenagailu bidezko ikusmenarekin (kamara erabilita, alegia) sistema merkea izatea lortu nahi dute.
Teknologiak gidaria lagundu dezakeela erakusten du gailuak, baina inolaz ere ez ordezkatu, azpimarratu dute sortzaileek.
