Edonor izan gaitezke migratzaile
Migratzaileei laguntzen aritzen diren elkarteen ustez, Ukrainaren inbasioaz geroztik, agerian geratu da migratzaileak beste era batera artatzea eta harrera duina egitea posible dela; baita gurean ere.
Irungo harrera sarea elkarteko kide den Alaine Aranbururekin aritu dira Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan, besteak beste, Bidasoa ibaiaren hegoaldean bizi den egoeraren berri jakiteko.
Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.
Irudia: Jim Black, Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Bete berri. Oraintxe edo orain dela gutxi beteak. |
Kazetaria. 2014tik bidean zihoazen 50.000 migratzaile hil direla diote Nazio Batuen datuek. Horietako batzuk Bidasoa ibaia zeharkatu nahian. Han inguruan egiten du lan Irungo Harrera Sareak. Alaine Aranburu da kideetako bat.
Alaine Aranburu, Irungo Harrera Sareko kidea. Hortxe gabiltza, ez? Goizero San Juan plazan mahai batekin informazioa ematen: zein den eskualdeko egoera, zein diren eskubideak eta gomendioak bidea jarraitzeko. Eta bai, gaueko txandak ere bertan jarraitzen du, gauero tren geltokira eta autobus geltokira joaten migratzaileren batek laguntza behar badu Gurutze Gorrira joateko, edo beste beharren bati arreta egiteko…
Kazetaria. Lau urte bete berri lanean, bosgarren negua dute hau.
Alaine. Arriskuak hor jarraitzen du. Aitortu beharra dago migrazio politiketan urrats batzuk egin direla, duela lau urtetik hona. Eta beno, badagoela baliabide bat bertan lo egin dezaketela migratzaileek, beno, ostatu hartu… Baina dena den, ba beno, jarraitzen dugu salatzen ez dela harrera migratzaile guztiei egiten, baldintza batzuk daudelako, guk oraindik ez dakiguna zeintzuk diren zehazki, pertsona batzuk kalean geratzen direla, ez? Eta guk horren kontaketa egiten dugu, eta hori da guretzako salaketa, oraintxe bertan, nagusiena: harrera integrala denentzat.
Kazetaria. Urteotan, 24.000 laguni eskaini diete laguntza, baina Irundik Hendaiara igarotakoak gehiago direla diote.
Alaine. Pertsona batek bere herrialdea uzteko arrazoi desberdin asko ditu, ez? Ba, bai gerra edo bai miseria edo, dena delakoa, baina beno, guk beti aipatzen dugu ihes egiteko arrazoiak asko direla.
Kazetaria. Gizonezkoak eta gazteak asko, baina emakumezkoak ere bai.
Alaine. Arrazoiak izan daitezkeela lesbiana izateagatik ihes egin beharra, ablazioa ekidin nahia, bai zuretzat edo baldin badituzu seme-alabak, edo dena delakoa, ez? Eta hori ere erreibindikatu nahi dugu, jendeak ez duela errefusatzeko erabakia hartzen, soilik, gerra batetik edo miseria batetik ihes egiteko, baizik eta, oro har, bizitza hobeago baten bila, eta bizitza hobeago baten bila izan daiteke beste hainbat askatasunen bila joatea, ez?
Kazetaria. Migratzaileei laguntzen aritzen diren elkarteen ustez, Ukrainako gerrak erakutsi du ihesi doazenei harrera duina egitea posible dela.
Ana Elena Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kidea. Posible dela. Gauzak beste modu baten planteatu ahal direla. Eta bidaiak beste modu baten egin ahal direla. Eta nahiz eta, denbora gutxian, Ukrainako kasuan bezala jende asko iristen bada, “inbasio” horiek, askotan entzuten duguna “nos invaden” edo… Daukagu, gure gizarteak, kapazitatea (gaitasuna) horiek denak ondo bideratzeko.