Etorkinak Bilboko San Frantzisko auzoan
Euskal Herria ez da salbuespena. Gure artean ere nekez onartzen ditugu etorkinak, gero eta gehiago diren arren. Benetako egoera zertan den jakiteko, Bilbora hurbildu gara. Hasteko, zuetako asko bezalaxe, etorkinek hizkuntza berri bat ikasi behar dutela kontuan hartu dugu eta hizkuntzen erabilerari erreparatu diogu.
Bilboko San Frantzisko da erlijio gehien praktikatzen eta hizkuntza gehien mintzatzen den auzoa. Jende askok, batez ere afrikarrek, hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dute eguneroko solasaldietan, solaskide berberarekin ere bai. Zergatik hori? Afrikan komunitaterik gehienak hizkuntza desberdinetako taldeekin bizi dira eta elkarrekin komunikatzen, inguruan zer gertatzen den jakiteko, salerosteko, bidaiak egiteko, beren familiatik urrun daudenean harrera egiteko edo jasotzeko. Idazketari dagokionez, hizkuntza afrikarrek ez dute idatzizko tradiziorik (horrek ez du esan nahi, ordea, literaturarik ez dutenik). Oraintsu arte, historia, ipuinak, mitoak, tradizioak eta herri bakoitzeko pasadizoak ahoz aho transmititzen ziren. Bazeuden leku guztietan herri osoaren begirunea merezi zuten ezagutza horiek buruan gorde zituzten pertsonak eta besteei transmititzen zizkietenak. Oraindik ere horrela jarraitzen dute, nahiz eta komunikabide modernoak gero eta gehiago erabiltzen dituzten, irrati-telebista eta prentsa batez ere. Aipa dezadan, adibide gisa, Ali-ren kasua, orain dela sei urtez geroztik San Frantzisko auzoan bizi den salerosle ganbiar batena:
Horregatik, hizkuntza anitzetan mintzatzen da Ali: ingelesez, euskaraz, gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez, wolofez, mandingaz eta sarakolez. Hala ere, jende askok uste du 'beltzak ez dakiela hitz egiten edo ez duela deus ere ulertzen' Horregatik, txorakeria franko entzun behar izaten dute, hizkuntza bat edo agian bi besterik erabiltzen ez dakienaren ahotik. San Frantzisko auzoan afrikarrak hizkuntza bat baino gehiagotan mintzatzen dira, adibidez, Momudu Senegal-ko wolof taldekoa. Orain dela lau bat urte etorri zen eta kalean gauzak saltzetik bizi da:
Afrikar asko, gizon eta emakume, Momuduren antzera aritzen dira beren herritarrekin. Normala izaten da kalean hizkuntza bera erabiltzen duen norbaitekin topo egitea. Elvira, ekuatoreginearra da eta San Frantzisko auzoko taberna bateko arduraduna. Honela dio: 'Begira, herrialde askotako jendea etortzen da nire tabernara, nik ezagutzen ez nituen herrialdekoak ere bai! Batek dio: 'Ni ibo naiz' eta ibo den norbait aurkitzen diozu. 'Heltzen da eta biak elkarrekin ateratzen dira kalera. Emakume bat etorri, eta esaten du: 'ni yoruba naiz' beste yorubarik ezagutzen dugun galdezka. Eta hor hasten gara haren tribuko norbaiten bila, hitz egiteko eta elkar ulertzeko aukera izan dezan'. Legez kontrako edo ezmoraltzat jotzen diren gauzak salerosten aritzen direnek (legezko kontrako maila apaleko drogak, pertsonen trafikoa edo prostituzioa) kontuz ibili behar izaten dute ingurukoekin, eta jendeak ulertzen ez dituen hizkuntzetan mintzatzen dira. Bestalde, ama-hizkuntza erabiltzea, txikitako hizkuntza, jaioterrikoa, askorentzat amets-hizkuntza, giza harremanetarako konfiantza-sinbolo bihurtzen da, oso lotuta baitago bakoitzaren nortasunarekin. Demba, Malin jaio zen marinel gaztea urte betez geroztik San Frantzisko auzoan bizi da. Gazte honen kasuak pixka bat lagunduko digu gaia ulertzen:
Batzuetan itzultzaile batengana jotzen dute zenbait zeregin burutzeko, ez baitute behar hainbateko hizkuntz mailarik edo bere buruarekiko konfiantzarik: medikuarengana joan behar dutenean, guardiako epaitegira, edo norbaitek neskaren bati gustukoa duela deklaratzeko. Batzuetan ez da itzulpen kontua soilik izaten, larruazalaren koloreari lotzen zaion azentua ezkutatu nahia edo beharra baizik. Ainhoak telefono-mintzaleku batean egiten du lan. Eta honela dio:
Auzo horretan hizkuntza eta kultura hain desberdinak elkarrekin bizi direnez, ezinbestez sortzen dira komunikazio-arazoak ere. Gaizkiulertuak eta konfidantzarik ezak sor ditzaketen sesioak errazago saihets ditzakete hizkuntza anitzak menderatzen edo ezagutzen dituztenek. Inmigrazio-kontuetan eskarmentu gehiago duenak eta gaztelaniaz hobeto mintzatzen denak erreferentzia-gune bihur daiteke eta bitarteko gestio askotan. Rose, Nigeriako emakume gazteak honela dio John bere herrikideaz:
Batzuk bakarrik joaten dira, eta egoera jakin batzuetan, 'Centro de Educación de Adultos (EPA)' delakoaren batera gaztelania ikastera. Aisha marokkoarrak dio:
Eta Sergio senegaldar wolof hizkuntza hitz egiten du eta kaleko salerosketan aritzen da. Honela mintzo zaigu:
Aishak klubetan lan eginez ikasi zuen gaztelania. Sergiok, Bizkaiko herrietako kale eta tabernetan. Bizimodua ateratzeko saldu beharrak bultzatu zituen gaztelania ikastera. Aishak eta Sergiok bezala, auzoko kanpotarrek eguneroko martxan ikasten dituzte hizkuntzak. Dembak marinel euskaldunekin ikasi zuen gaztelania. Johnek kartzelan hobetu egin zuen; beste batzuek Almeriako 'plastikozko itsasoan' lortu zuten ikastea, gizonezkoek emakume espainiarren batekin edo alderantziz; beste batzuek etxean bizi ziren hizkuntza desberdinetako kideekin. Askok erosketak egiteko bakarrik erabiltzen dute gaztelania eta ama-hizkuntza gaztelania ez duten eta lanean edo aisialdian elkarrekin ibiltzen diren pertsonekin. Horregatik, bakoitzak bere hizkera propioa du eta berezia, etorkin gisa egin duen ibilbidearen arabera. Hona hemen Senegalgo Jonen kasua:
San Frantzisko auzoan gertatzen denak adierazten digu hizkuntzak ez direla ikastaroetan bakarrik ikasten; eta beste kulturak eta ikuspuntuak trukatzeko ez dela norbere herrialdetik edo hiritik urrutira joan behar; aski dela inguruko jendeari erreparatzea, entzutea eta horrekin hitz egitea. Horixe da Bilboko San Frantzisko auzoko etorkinek hizkuntzak ikasteko erabiltzen duten metodoa.