Lodifobia

Denok ez dugu gorputz berdina baina egungo gizartean argala, altua eta liraina izatea ongi ikusita daude. Ez ordea lodia izatea. Hala, zer neurritan dugu barneratuta "lodifobia"?

Ana Goitia kazetariak begiak ireki araziko dizkigu bideo honetan.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: eitb

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Lodien papera egin. Lodien rola antzeztu. 
Beste denen moduan. Gainerako pertsona guztiek bezalakoa. 
Orduan gazteagoa nintzen. Garai hartan gazteagoa nintzen. 
Norberaren onarpenetik. Norberak, pertsona bakoitzak, bere burua nola den onartzetik. 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
ANA GOITIA KAZETARIA. Gordofobia (lodifobia)? Gordofobia (ba)dago eta dago leku guztietan. Zu kaletik bazoiaz (bazoaz) eta lodi bazaoz (bazaude), pun! Ukondokazo (ukondokada) bat ikusten dozu (duzu).
Telebistan bertan, zenbat pertsona lodi ikusten dozuz (dituzu) telebistan? Edo ez bakarrik hori, miniserietan edo pelikuletan? Eta normalean lodien papera egiten duten horrek (horiek) zer paper izaten dute? Jende itxia, ezin duena harreman bat izan, dena gaizki ateratzen zaiona, torpia (baldarra) ezin dau (du) izan pertsona ba beste denen moduan.
Gordofobia dago osasun zentroetan be (ere) bai. Atetik sartzen zaren momentutik  esaten dizute baita begiko mina badaukazu ere argaldu egin behar zarela.
Eta arroparena beste kontu bat da: azkenean lodia zaudelako ezin zara jantzi. “A, ez! Klaro-klaro, ez dago arroparik!” eta ez bakarrik, arropa ez  baduzu zure gorputzerako, hobeto! Ez zaitez jarri bikinian, ez zaitez jarri bainujantzian. Inork ezin zaitu ikusi eta beti beltzez eta goitik behera tapatuta, zaku batekin bada, hobeto! Beti horrela izan da. Zorionez gauzak aldatzen ari gara batzuek.
Niri beharrean nagola (lanean nengoela) eta orain nagoen erdian nengoen (orain baino argalago nengoen) pertsona batek, nirekin lan egiten zuen pertsona batek, endokrino baten telefonoa, nutrizionista baten telefonoa eman zidan. Eta ni joan nintzen etxera, egin nuen gau osoan negar eta hurrengo egunean esan nion “Baina… hau ez da normala”. Ni orduan gazteagoa nintzen, ez nintzen konturatzen zer punturainoko gordofobia zen. Ze orduan gordofobia edo lodofobia hitza ere ez nuen ezagutzen. Ez? Orain azken(engo) urteotan ezagutu dudan gauza bat da.
Pertsona bat etorri eta “Jo! Zarien politagaz…  (zaren bezain polita izanik), argalduko bazina” baina… argaldu egin behar naizela… “Ez, eske zure onerako da” beti osasunaren kontuak irteten du (ateratzen da), ezta? Beti irteten du kontu horrek, zergatik? Zergatik? Ze adibidez galdera hau niretzako ja (niretzat jada) da lodifobikoa, lodifobia puntu bat dago,  ze beste pertsona bati ez doztazu (diozu) hori galdetuko.
Daukagu gordofobia barneratuta, txikitatik, txikitatik esaten dizute ja lodia izatea txarra dela ez? Eta kontua da, lodi hitzari eman diogun konnotazioa. Ezin duguna onartu da (onartu ezin dezakeguna) denok gorputz berdina edukitzea, munduan daude edozein motatako gorputzak, edozein motatako azalak, edozein motatako ilea, alturak, zabalera … Ezin dugu denok pretendidu (saiatu) gauza berdinen barruan egotea…Kilo bi gehiago edo hiru gehiago, lau. Ez zara egon behar perfekto (ez duzu bikain egon beharrik) beti gagoz (ari gara) pentsatzen besteek zer esango duten eta besteek nola ikusiko gaituzten eta hasi behar gara norberaren onarpenetik. 
B1
2023-03-13
30179029
00:03:07
2647