Ana Goitia: "Oraindik ez dago ondo ikusita pertsona lodi bat"
Ana Goitia kazetari lekeitiarra da eta neurri handiko arropei buruz idazten du elrincondeanatxu.com blogean . Arrakasta handia lortu du orain hamar urte martxan jarri zuenetik.
Elkarrizketa honetan azalduko digu nolako harrera izan zuen bere blogak eta loditasunaren aurrean nola ikusten duen gizartea. Berak adierazi digunez garrantzitsua da neurri handiko neurriak normaltasunez hartzea, eta ez ematea duen garrantzia baino handiagoa.
1. Nolako harrera izan zuen zure blogak?
Ni izan nintzen aitzindaria taila (neurri) handiko blog bat edukitzen, hau da, nire argazkiak igotzen. Eta orduan, jende askori txokatu (harritu) egiten doutsan (zion) ikustea hori, zeren esaten eban (zuen): “Zelan ahal da izan zure tailagaz (neurriarekin) zu ausartzea argazkiak atera eta hona igotzen?”. Zenbat komentario (iruzkin) horrelakoak. Oso gogorrak dira. Eta nik: zergatik ez? Ni zure moduko pertsona bat naiz, berdin xako (zaio) zein taila (neurri) daukaten, gustatu egiten zait moda eta nahi dut erakutsi munduari zelan janzten naizen. Eta holan (horrela) hasi zen dena. Eta gutxinaka-gutxinaka trafiko asko, trafiko asko, trafiko asko eta nik ez nekien zer zen ere ez, bat-batean webgune batetik edo medioetatik hasten jatzuz (zaizkizu) idazten, eta joe kriston inpresio asko dekozuz (dauzkazu) eta ia, baina nahi barik (gabe), ni hori ez nintzen joan bila. Baina egia da, oso alde ona daukana da jende askori (askorengana) heldu naizela eta jende askorentzat inspirazio izan naizela. Eta niretzako hori da inoiz lortutako gauza onenetariko bat.
2. Orain modelo curvy-ak ikusten hasi gara. Zer iruditzen zaizu?
Mugimendu curvy hau oso ondo dago, oso ondo dago, baina ez zaidana batere gustatzen, askotan, mugimendu horretatik, titular asko ateratzen diraz (dira), eurak, bai markak edo blogak, eurek ematen dotzie (diote) daukana baino inportantzia gehiago (handiagoa) tailari (tamainari). Eta niri hori ez zait gustatzen, ez zait gustatzen. Nik beti nire blogean normaltasun bat egin dut… Gutxitan egin dut erreferentzia taila (neurri) handi bat daukatenari. Ahal dut egin erreferentzia eta ipini hamar denda taila (tamaina) handiena, evidentemente (argi eta garbi), baina beti hor egotea: “bai ze berdin da, gu lodi bagaude derecho (eskubidea)…”. Nik uste dut normaltasun bat nahi baduzu, normalidadez (normaltasunez) eraman behar duzula eta ez eman daukana baino garrantzi gehiago (handiagoa).
3. Gizartea erritmo berean doala uste duzu?
Ez dago normaltasunik oraindik, ez dago ondo ikusita pertsona lodi bat. Orduan, ez dago normaltasunik. Dendak gero eta gehiago daude Euskal Herrian taila (neurri) handienak, baina egia da eurentzako ere ez dela erraza arropa politak topatzea edo gazteriarentzako, zeren ez dago markak (markarik), hainbeste. Nik marka bat sortu neban (nuen) orain dela urte batzuk, Annuik, eta nik egin neban (nuen) kolekzio (bilduma) bat taila (tamaina) handiena zeren ikusten dut ez dudala topatzen. Baina oso zaila da, zeren hemen nahi duzu egin, horrelako kolekzio (bilduma) txiki bat da, azkenean garesti irteten da.
4. Inoiz izango dugu aukera edonork edonon erosteko?
Nik uste marka batzuk egingo dabela (dutela), zeren de hecho (izan ere) batzuk badauz (badaude) egiten dabenak (dutenak), baina normalean izaten dira marka nordikoak (eskandinaviarrak). Zeren han jende oso handia da eta oso ohituta dagoz (daude). Ojala (oxala) horrela bada, osea nik uste etorkizuna hor dagoela, hori gertatzean: taila txikienetik handienera egotea modelo guztiak. Hori da, eta ez aparte: “Zuretzat hemen bakarrik dago”. Nik uste dut baietz, aurrerapausoak ematen ari gara eta hori ere helduko da. Normalizazioa heltzen den momentuan. Baina, horretarako lan asko egin behar da hemen, gizarteak lan asko egin behar du, bai? Buruan egin behar dugu klik bat eta esan “ez da pasatzen ezer”.