Eta zuri nola gustatzen zaizu bidaiatzea?

Josu Iztueta bidaiariak bidaien inguruan dituen ohiturak kontatzen ditu, zer egiten duen aurretik, zer bidaian bertan eta zer ondoren. Dena den, badaki berea ez dela bidaiatzeko era bakarra. Hori guztia Tolosaldeko Ataria irratian kontatzen du.

Josu Iztuetak esandakoak jakiteko, entzun Postal izeneko irratsaiotik jasotako pasartea.   

 

Elkarrizketa osoa entzun nahi izatera, klikatu hemen.

 

 

Argazkia: Pxhere


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Gure bidaiatzeko tartea zabalduko dugu hemen, Ataria irratian, gaurkoan, Josu Iztuetarekin. Ongi etorri, Josu.    

Josu Iztueta bidaiaria. Kaixo.  

Esataria. Zer moduz? Ondo? 

Josu Iztueta. Ondo. Bai.  

Esataria. Ederki. Bai. 

Josu Iztueta. Zuenetik gertu azken boladan.  

Esataria. Bidaiatzea esna zaudela amets egitea ere badela dioten horretan, bereziki hartzen du indarra agian esaldi honek garai hauetan Josu, ez? 

Josu Iztueta. Bai. Lehen ere hala izango zen seguru asko. Asko ibilitako norbait baino  biajatuagoa (bidaiatuago) egon liteke etxetik mugitu gabe, ba adibidez, asko irakurri duen bat edo. Bai. 

Badago jendea leku batera bidaiatu baino lehen ezer irakurri nahi ez duena hari buruz, dena sorpresa izan dadin baina nire kasuan ni saiatu naiz, saiatu izan(du) naiz joan aurretik asko irakurtzen, bertan ere ahal dudan gehiena informatzen, eta etorritakoan,  geratu zaizkidan zalantzak argitzen. Niretzat, bueno, laneko erramintak (lanabesak) ere izan dira gidak, baina ulertzen dut ere bai jende batek nahiago izatea “ba, bueno, iritsiko naiz Bonbaira (Mumbaira), eta Bonbaira edo Parisera edo Burgosera. Eta deskubrituko dut, deskubrituko dut, edo sorpresak (ezusteak), sorpresa bidez, edo ezjakintasunetik disfrutatuko (gozatuko) dut bidaia”. Beste modu bat da. Bitxia da. 

Esataria. Baina tokatu zaizu zuri? Zuri zuzenean ez. “Ez. Nahiago dut nik…  

Josu Iztueta. …bai…     

Esataria. …hara joan ezer jakin gabe eta…” Tokatu zaizu. 

Josu Iztueta. Bai.  Nik etxean eduki ditut milaka liburu, gida, mapa… Eta norbait, bueno, ez dakit nora doala jakin, eta eskaini eta “Hi. Hola eta hola. Nahi baduk nik bazeuzkaat (badizkiat) hau, eta hau eta hau. Ez dizkiat behar eta…” Eta “Ez. Ez. Nik nahiago dut ezer jakin gabe joatea [joan]”. Eta bueno…. 

Esataria. Bai. Bai.  

Josu Iztueta. Bere hautu bat da eta… 

Esataria. Bai. Bai.  

Josu Iztueta. …eta nirea bezain zilegi.  

Esataria. Baina normalean egiten duguna da irakurri lurralde horri buruz lurralde horretara joan aurretik. Gainera egiten dugu gogoz bezala, ez?, gustatzen zaigulako ea zer topatuko dudan han, eta bestea eta…  

Dena den, hor gauza asko badaude desberdintzeko, e! Gauza bat da datu objektiboak ez?, lurralde bati buruz, eta gero iritzi, iritzia. Gaur egun oso modan jarritako horiek: “Ba nik hau bisitatuko nuke han halako hura dagoelako, eta bat eta beste”. Hor badaude desberdintzeko. E, goazen pixka bat horri begira jartzera.  

Josu Iztueta. Guk idatzia dugu Tolosako gida bat ingelesez. Eta jartzen dugu… “Eta Tolosan ez duzu galdu behar bertako gastronomia”. Bertako bistak, errekarena eta hori denak ikusiko dituzte berdinak. O sea, (alegia), begiratuko dute zumardi txikitik edo Zerkausia ikusten dela.  

Baina non babarruna jan, edo non pintxoa jan… Ni joaten baldin banaiz… Bueno, orain itxita daude tabernak eta. Ni joaten baldin banaiz Orbelara, edo Ikatzara, berdin da, Sesenta y Seisera edo Irrintzira… Bueno, han jan, han jaten ditudanak probatuko ditut, baina beste 50 tabernetakoak ez baitut [baititut] jan ezin dut esan “No te pierdas”… Erderaz ari naiz, ingeles, atzerriko hizkuntzetan, ba ez dakit, frantsesez: “N´oubliez pas ez dakit zer, ez dakit zer”. Bueno, hori oso subjektiboa da.              

 

B1
2021-05-07
28222742
00:03:49
1239