detalle dokuteka-generico-fitxa

Atseden hartzeko bidaiak

Bidaiatzeko modu asko dago. Horietako bat atseden hartzeko bidaiak dira, eta geroz eta gehiago eskatzen ditu jendeak. Burko-turismoa izena du: korrika eta presaka dena ikusi gabe, toki gutxiagotara iritsi, baina lasaiago ibili.

Euskadi Irratiko Baipasa saioan, atseden hartzeko bidaiei buruz hitz egin dute Gipuzkoako Bidaia Agentzien elkarteko Lorea Urangarekin. Entzun audioa, burko-turismoaz gehiago jakiteko.

 

 

 

Argazkia: Pxhere

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Dena ongi uztartzen duen tendentzia. Aderdi edo behar guztiak kontuak hartzen dituen joera.

Burko-turismoa: burko hitzak almohada esna nahi du. Atseden hartzeari garrantzia ematen dion turismo-mota da burko-turismoa.

Errutinaren gurpila geratu. Egunero errepikatzen ditugun eginbeharrak alde batera uztea.

Slow turismoa. Turismo-mota honek presarik gabe bidaiatzea proposatzen du, eta ingurumena, tokiko ekonomia eta kultura zaintzea. 

Gauzak patxadaz ikusi. Lekuak presarik gabe bisitatu, lasaitasunez.

Bidaia esperientzialak. Tokiak ikusteari beharrean, esperientziak bizitzeari garrantzia ematen dion bidaia-mota.

Resort. Hotel-mota bat izendatzeko ingelesezko hitza da. Era guztietako zerbitzuak eskaintzen dituzten hotelak dira: kirol-jarduerak, spa, musika-ekitaldiak, irteerak…

Hotel xumeak. Zerbitzu gutxiko edo luxurik gabeko hotelak.

 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Aurkezlea 1. Jokin Aierregarai, arratsalde on.

Aurkezlea 2. Bai, arratsalde on.

Aurkezlea 1. Dena ongi uztartzen duen tendentzia aipatuko dugula esan genezake?

Aurkezlea 2. Bai. Burko-turismoaz hitz egingo dugu. Etxean gaizki lo egiten dutenek, edo, egunerokoan errutinaren gurpila geratzeko zailtasunak dituztenek, oporrak lo egin eta atseden hartzeko erabiltzean datza joerak. Hori bai, etxetik kanpo betiere.

Aurkezlea 1. Atsedenak bidaiarien artean geroz eta garrantzi handiagoa duen jakiteko, hoberena bidaia-agentzia batean galdetzea da, eta guk Lorea Urangarengana jo dugu. Bidaikide, Gipuzkoako Agentzia Elkarteko presidentea da bera. Lorea, arratsalde on.

Lorea Uranga. Arratsalde on.

Aurkezlea 1. Kontaiguzu, iritsi al da burko-turismoa gurera? Nabaritzen al duzue zuek atsedenaren garrantziak indarra hartu duela? 

Lorea Uranga. Gero eta gehiago; gero eta gehiago.  Izan daiteke ere bai, slow turismo baten barruan dagoela sartuta. Lasai joate horri (hori), eta ez baldin badugu dena ikusten, ez dugu ikusten, baina geure momentuak eduki… eta gero eta gehiago horrelako bidaiak, bai.

Aurkezlea 2. Slow travel edo turismo ez frenetikoa, hori ere modan da. Horrek zer esan nahi du, Lorea? Gauzak patxadaz ikustearen alde egiten dugula?

Lorea Uranga. Bai, eta bertan momentuaz disfrutatu. Edozein herrialdetara joan, eta lehen zen herrialde guztia ikusi behar dugu, ez dakit zer, punta batetik bestera… Eta orain, adibidez, ba bueno, joango gara eta hegoaldera joango gara, eta beste urte batean joango gara beste toki batera, edo iparraldera, herrialde berdineko (bereko) iparraldera, edo beste hondartza batera. 

Egia da ere, momentu honetan, bizi garen momentu honetan, gehiago esperientzialak izaten direla bidai horiek, eta pixka bat ba(da) bueno, lehenengo egunean zerbait ikusi eta horrela, edo kokatu…Ze(ren) askotan pentsatzen dugu horrelako bidaiak izan behar dutela hondartza batean edo uharte paradisiko (paradisuko uharte) batean, eta ez da horrela; izan daiteke hiri batean ere. Eta izan daiteke ba hori, lehenengo egunean bisita bat egin, pixka bat hirian kokatu eta gero lasai hartu eta “la vida pasar”, nire lagun batek esaten duen bezala. Eseri terraza batean.

Aurkezlea 1. Lorea, eta aurrekontuak? Aurrekontuak zer-nolako eragina du honetan? Hasiera batean, hau irakurri genuenean, iruditu zitzaigun aurrekontu handia duen jendeak eskatzen duela, bereziki. 

Lorea Uranga. Bueno, izan daitezke hotel xumeak ere bai, leku polit batean, eta… Azken finean, aurrekontuak asko esaten du resort batera nahi baldin baduzu joan, zenbat eta gauza gehiago izan hotel baten barruan, beti gehiago ordainduko duzu, ez; baina nik uste dut gehiago dela esperientzia bizitzea. Ze badago jende bat joaten dena, adibidez, Landasetara (Landetara), inor ez dagoen garaian, hondartzan paseatu, lasai ibili eta normalean, astean zehar. Orduan, dirua da edo denbora edukitzea da? Edo nola antolatu bidaiak? Pixka bat denetik dago.

detalle2

Dokuteka

B1
2025-06-02

x61pRelaContWAR

31742427
00:03:18

x61pViewCountWAR

2437

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR