Zein da wikilari baten lana?

ETB 1eko Ahoz Aho saioko bideo honetan, Galder Gonzalez wikilari eta dibulgatzaileak Wikipedia hobeto ezagutzen lagunduko digu. Ba al zenekien sareko entziklopedia honek informazioa euskaraz ere eskaintzen duela?

Baliabide hori gehiago ezagutze aldera ikusi hurrengo bideoa. 

 

 

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ilaski Serrano aurkezlea. Wikipediak 20 urte esan dugu. Wikipediako fanak gara gu, zu zer esanik ez. Euskal Wikipediaren, bueno ba, arduradun nabarmenetako bat. Galder, zer da Wikipedia? 

Galder Gonzalez wikilaria. Bueno, atzerapen nahikoarekin doa zarata, bai? Konturatu naiz eta aber (ea) egin dezakegun elkarrizketa.  

Wikipedia da hori, entziklopedia aske bat., edonork parte hartu eta edonork egin dezakeena bere ekarpena, ba denborarekin joan dena hizkuntza ezberdin [ezberdinetan] egiten… Hor esan duzue, 300 hizkuntzetatik gora…  Euskaraz 370.000 artikulu pasa ditugu, eta gara artikulu-kopuruan 32.ak. Eta gero badago beste modu bat neurtzeko, artikuluen kalitatea esango dugu, edo sakonera, eta artikulu, lagin bat hartzen da… Eta hor ere 40 […] ba euskarazko komunitatea  dagokiguna baino aktiboago, gure hizkuntzari dagokiona baino aktiboago…   

Eta da ideia bat, ba hori, teorian esan, nahiko eroa da bakoitzak idatzi ahal izatea eta bakoitzak jarri ahal izatea berea hainbeste, ez dakit, beste irizpiderik gabe, ez?, bakarrik ongia egiteko edo auzolanean egiteko. Baina praktikan funtzionatu du, eta egia da: momentu honetan interneten dagoen webgune bisitatuenetako bat da, euskaraz ere. Euskaraz dagoen webgunerik… Eta, eta funtzionatzen du, eta komunitate bat dago horren atzean hazten jarraitzen duena eta, eta Maitek esan du, ez?, hasieran igual ikuspegi txar bat zegoen, ba joe, Wikipedia, hori edonork, eta abar, baina gaur egun juxtu kontrakoa, ez?  

Maite Goñi, Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Bai, Galder. 

Galder Gonzalez. Bai.  

Maite Goñi. Galder, interesgarria izango litzateke, zeren jende guztiak ez daki zer dagoen Wikipediaren atzean, nola funtzionatzen duen, nola editatzen den eta nola iristen den eduki, guk kontsultatzen dugun kanpotik, kontsultatzen dugun eduki horretara.  

Galder Gonzalez. Bueno, berez edozein leihotan joaten bazara artikulu batera goian daukazu botoi bat jartzen duela [duena] aldatu. Aldaturi ematen (badiozu), aukera daukazu aldatzeko. Ez da gehiagorik behar. Komenigarria da erabiltzaile bat sortzea. Han goian ere, goiko menuan dago kontua sortu. Eta kontua sortu dezakezu eta horrela ja errazagoa da zurekin harremanetan jartzea, ba zerbait jarri duzuna, ba agian ez badago ondo edo arazorik badago edo beste, idazteko laguntza eskatzeko… Hor, ezkerrean ikusten ari gara, bueno… Zuek beste aldera klaro…  

Maite Goñi. Bai. Bai. Bai. Ondo. Ondo.  

Galder Gonzalez. Izkinean dago. Hemen, hemen ikusten  duzue, hor, laguntza jartzen duena.   

Maite Goñi. Hori.   

Galder Gonzalez. Hor badaukazue laguntza-orri bat begiratzeko. Eta berez Wikipedian guztiek parte hartzen dute. Hor ikusten duzue ere, menu horretan, hemen, nire ondoan dagoena, aldaketa berria jartzen duela, eta hor klik egiten badiogu ikusten dugu Wikipedian gertatzen ari den guztia… Orduan, gu, askotan, wikilariok hor egoten gara anormala, edo pixka bat ezohikoa, konprobatzen dugu aber (ea) ez den hor norbait broma bat egiten edo bueno, zerbait lortzen eta abar. Eta suntsitzen egongo balitz ere nahiko erraza da, ze(ren) daukagu botoi bat eta horrela pixkanaka joaten gara, joaten gara egiten, bai? Eta ikusten duzue hor goian ere jartzen duela eztabaida. Gai bakoitzaren inguruan eztabaidatu daiteke, ez gaiaren inguruan, baizik eta ea artikuluak ondo jasotzen duen gaia. Eta bueno, aldaketak ere proposatu, edo, edo dudak proposatu gaien inguruan eta pixkanaka horrela joaten gara, joaten gara egiten, joaten gara idazten.  

Ilaski Serrano. Galder, aurreratze aldera, konexioa ez delako oso ona, eta ea lortzen dugun, Txikipediari buruz ere hitz egin nahi genuen be (ere) bai. Maitek esan dit bueno ba, azpimarragarria dela eta bueno, garrantzitsua, noski! 

Maite Goñi. Bai. Proiektu oso interesgarriak ari dira egiten euskarazko Wikipedian, eta horietako bat Txikipediarena da. Orain galdetuko diogu Galderri zer den zehazki. Eta gero, hezkuntzaren inguruan ere. Hezkuntzaren inguruan izugarrizko lana egiten ari da, ez? Orduan, pixka bat, bi, bi zirrikitu horietatik heltzen baldin badiogu… 

Galder Gonzalez. Bai. Bueno, Txikipedia, izenak dioen bezala da txikientzako entziklopedia bat. Euskaraz aitzindariak gara Wikileaks-en artean gehitzen horrelako zerbait, eta helburua da eduki berdina edo gai berdinei buruz hitz egitea, baina beste modu batez, ez?, umeek ulertu ahal izateko edo gaztetxoek ulertu ahal izateko. Askotan esaten digute Wikipediako artikuluak gero eta hobeagoak direnez, publiko batentzat, batez ere, Lehen Hezkuntzako azkenengo urteetan, DBHko lehenengoetan askoz zailagoa egiten zaiela ulertzea, bai?, teknikoegia edo delako. Orduan hor saiatzen gara egiten artikuluak ez hain teknikoak, agian gehiago, bitxikerietan sartzen. Azkenaldian ere esperimentuak eta irudiak eta horrela, pixka bat lantzen, eta Txikipedia izango litzateke gure proiektu berezia, hori ba, umeentzat.     

Eta interesgarria da ere… Esan duzue hezkuntzan… Hezkuntzan ari gara lanean. Badaukagu hezkuntza-programa bat. Hor ikusten duzue… Ez. Hori ez duzue ikusten. Sarreran dago… Hortxe ikusten duzue, bai…  

Maite Goñi. Hor bai. 

Galder Gonzalez. Hezkuntza ataria. Oso ondo jartzeagatik irudia… Hortxe daukagu hezkuntza-programa deitzen dioguna eta hezkuntza-programa da gu egiten ari garen proiektu nagusia, bai? Alde batetik, DBHko ikasleentzat edukiak  hobetzea, beraiek behar dituzten edukiak. Eta gero ba irakasleentzat proposatzea hor bai Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta unibertsitatean egin daitezkeen ariketak Wikipedia hobeto ezagutzeko edo Wikipedian hobeto aritzeko, bai beraien ikasleek hedatzeko; ba orain proiektu batzuk ditugu horrelakoak. Baina ez du zertan izan behar artikulu bat, hedatu, izan daiteke ere eztabaidatu edo ikuspegi kritikoa landu edo dena delakoa, bai?                      

B2
2021-03-25
28082865
00:05:56
307