Erdi Aroko dama boteretsuak

Toda eta María Lopez ama-alabak Estibalizko santutegiarekin duten harreman estua azalduko digu Irati Agirre arte-historialariak.

Harreman estu hori zertan datzan jakin nahi baduzu, entzun ezazu Euskadi Irratiko Baipasa saioko audio hau.

 

 

 

 

Argazkia: Basotxerri (Wikimedia commons) (CC BY-SA 4.0)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Vanessa Sanchez “Walk On The Basque Side” proiektuaren sortzailea. Irati Agirre, arratsalde on. 
Irati Agirre arte-historialaria. Arratsalde on, Vanessa.
Vanessa Sanchez. Estibalizko santutegiko kanpaiak entzuten ari gara. Estibaliz Arabako eta Euskal Herriko santutegi erromaniko ospetsuena da, XII. mendeko erromanikoaren ikurra, hain zuzen. Noiz eta zer dela eta jakin zenuten Haro leinuko Toda eta María Lopezek bultzatu zutela santutegia?
Irati Agirre. Bueno, jada ezagutzen ditugu María eta Todaren existentziari buruz komentatzen diguten dokumentu asko, baina beharbada dokumenturik garrantzitsuena hori, María Lopezen testamentu bera da, ez? Dokumentu hau berez 1138. urtekoa da, eta bertan jada, hasieratik, familia honek zituen ondasun, aberastasun eta boterearen inguruan hori, gauza asko komentatzen dizkigu, ez? Horregatik oso-oso garrantzitsua da dokumentu hau. Berez, dituen urteengatik baina baita ere informazioarengatik, ez?
Hori, dokumentu honetan, María Lopezek Najerako Santa María La Real monastegiari ematen dizkio bere ondasun eta gauza guztiak eta, bueno, gainera Estibalizen presentzia [presentziari] ere, eta jatorriari buruz informazio asko ematen digu, ez?
Vanessa Sanchez. Ematen dizkio bere ondasunak, ze(ren) seme-alabarik gabe hil egin zen, ez?, María.     
Irati Agirre. Bai. Hori. Hori da. Horrela da. Oso garrantzitsua zen Erdi Aroan batez ere hori, oinordetza bat izatea, hurrengo generazio (belaunaldi) bati uztea zure izen ona eta ondasun guztiak. Baina momentu honetan estrategia politiko bat bezala ere planteatzen da donazio hau, ez?, María Lopezen donazioa. 
Vanessa Sanchez. Eta zergatik Najerako Santa Maria monasterioari? 
Irati Agirre. Berez, (bere) garaian oso-oso monasterio garrantzitsua zen eta gainera, hori, Clunyko, Frantzian kokatuta dagoen Clunyko monastegiarekin konexio (lotura) zuzenak zituelako. Berez ulertu behar dugu donazio hau berez, baita ere, estrategia politiko bat bezala. Lotura hau ez da… Guztiz intentzio (asmo) batekin egiten da, ez? 
Vanessa Sanchez. Beraz, testamentu honi esker badakigu Estibalizko santutegia sustatu egin zutela, alabak amaren nahiarekin bat egin zuen.
Irati Agirre. Hori da. Bere amak jada hori, elizak sustatu zituen Araba osotik, Araba osotik. Baina bere alaba da,  María da, batez ere proiektua bukatzen duena eta guztiz burutzen duena. Batez ere Estibalizko lehenengo fasea bezala ulertzen dugun, bai, eraikuntza bukatzen duena eta burutzen duena. 
Vanessa Sanchez. Familiari ospea emateko?
Irati Agirre. Bai, noski! Hori estrategia politiko bat bezala ulertu behar dugu. Izen ona, izen on bat izateko ez?, egiten dena. 
Vanessa Sanchez. Irati, Toda eta María Lopez ez dira santutegiak eta elizak bultzatu zituzten Erdi Aroko emakume bakarrak. Kasu (adibide) gehiago daude Araban eta Arabatik kanpo. Zeintzuk? 
Irati Agirre. Ba, beharbada… Bueno, kasu asko ezagutzen ditugu Araban, adibidez, Trebiñun kokatzen den Angela Muñozen kasua ezagutzen dugu, baina beharbada, oso ospetsua da Gasteizen izan zen Berenguela López de Haroko kasua. López de Harok baita ere… Bueno, familia berdinekoak (berekoak) dira, bai? Baina Berenguelak Gasteizen ja galduta dagoen San Frantziskoko komentuaren ongileetako bat izan zen, sortzaileetako bat, batez ere ondasun asko donatu (eman/utzi) eta eman zituena. Eta bueno, lehenengo fasea edo garai gotikoko eraikuntza eraikitzen lagundu zuena, ez? 
Vanessa Sanchez. Eta berarekin batera komentu honetan beste lau emakume ere lurperatu zituzten. 
Irati Agirre. Bai. Hori da. Emakume gehiago ezagutzen ditugu. Bueno, Leonor Soto… Bueno, kasu, izen asko ezagutzen ditugu eta guztiak burualdean lurperatuta egon ziren, hori, benetako ohore bat suposatzen zuena (bere) garaian, eta badakigu ba bueno, gizonezkoen komentu batean emakumeak izan zirela ez?, ongile nagusiak. Batez ere hori ikusten dugu, ez dela kasualitatea, baizik eta hori, emakumearen rolarekin lotzen, lotzen dugun proiektu edo gauza bat izan ahal dela, ez?          
B2
2021-03-15
28057244
00:04:05
988