Dokuteka
Erdi Aroan bizi ote gara?
Dantzaleku batean sartzea eragotzi ondoren egindako gogoeta: alde batetik, euskaraz egin atezainari eta horrek izandako jarrera eta, gero, sarrera debekatzeko arrazoia lotsagarria kritikatzen du (zaharregia zelako ezin zuela sartu).
AIMAR ARRESE-IGOR
Kaixo, irakurle:
Urriaren 31tik azaroaren 1era barnean dagoen gauean idazten dizuet. Izan ere, bueltatxo bat ematera joatea erabaki dut eta handik denbora tarte batera Bataplan dantzatokira joatea erabaki dut. Han lehen hitza euskaraz esan dut sartu nahi nuenean eta atezainak aurpegi arraroa jarritakoan bere begirada zuzendu dio aldameneko zainari. Honek erdera garbian ezin nuela sartu adierazi dit, izan ere gonbidapena behar omen da bertan sartzeko. Hori entzunda ene atzean dantzatokian sartzeko zegoen lerroan gazte batek erdera garbian ere esan dit "no me lo puedo creer " adierazi nahian sartzen ez didatela utzi.
Hori ez ezik, handik segundo batzuetara nik burua biratu eta ikusi dut jendea sartzen inolako txartel berezirik erakutsi gabe. Hori ikusita erabakitzen dut aldentzea dantzaleku horretatik eta berehala topatu naiz orain dela 15 edo 16 urte katekesia eman nion ikasle batekin. Ezagutu dugu elkar eta ea zer moduz nagoen eta ea zer moduz dagoen elkarri esaka.
Kontatu berri diot gertatutakoa eta berak adierazi zidan berari ere ez diotela sartzen utzi. Dena den, ate zainen artean ba omen dago ezagun bat eta saiatuko da ni dantzaleku horretan sartzen uzteko baimena eskatzen, ni aldiz behin eta berriro adierazten diot mutil honi alperrik dela eta berak ezetz berehala utziko nautela sartzen.
Azkenean, gaztetxo hau ene ikaslea izandakoa ia bi minutuko hizketaldia izan ondoren atezainekin niregana hurbiltzen da eta erantzuna ematen dit. Ez naute sartzen uzten zaharregia naizelako.
Gertaera honen aurrean ene erreflexioa agerrarazi nahi dizuet. Pertsona batzuk toki batzuetan euskaraz lehenengo hitza egiterakoan mutur luze ikusi behar izaten dugu 2005. urtean eta Donostian. Horrez gainera, euskalduna erderaz hitz egitera behartuta komunikatzeko atezain batekin.
Hori ezezik komunikatzen zarenean zuk aukeratu ez duzun hizkuntzan (sartu izan banu dantzaleku horretan bezero izango banintzatekeen ere , izan ere kontsumizioaren bat edango bainuke) entzun behar izugarrizko gezurra atezain baten ahotik. Izan ere, ni sartzen ez uzteko arrazoia ez baitzen gonbidapena ez izatea zaharregia omen naizelako baizik.
Zer gizarte egiten ari gara ? Itxurakeria hutsa dagoen gizartea? Zertarako hainbeste lege eta abar halako kontuetan, kontu xumeetan baztertzen ba gaituzte? Eta egia izango balitz gonbidapena eduki beharra sartzeko zergatik onartzen da hori?
Nik proposatzen dizuet, noizbait halako zerbait gertatzen bazaizue, muturraren aurrean adieraztea atezainei (edozein tabernatako edo dantzaleku izanda ea uste duen gaur egunean Erdi Aroan bizi garen ala ez )
Besterik gabe, ondo izan irakurle.
