Belharra olatuari buruzko bigarren film birtuala
Lapurdiko Belharra olatu erraldoi ezaguna filmatu du bigarren aldiz Pierre Lapeyradek, 360 graduan erakusten duen film birtualean.

Lehen filmaren arrakasta ikusita, bigarren filmaketari heldu diote eta esan daiteke ia-ia olatu barruraino heldu direla. Filma behar bezala ikusteko, VR errealitate birtualeko betaurrekoak jantzi behar ditu ikusleak.
Jatorrizko audioa, helbide honetan duzu entzungai.
Esataria 1. Bere izena da Pierre, Pierre Lapeyrade. Egun on, Pierre.
Pierre Lapeyrade zine-zuzendaria. Egun on.
Esataria 1. Ongi etorri. Zer moduz zaude?
Pierre Lapeyrade. Bai. Mila esker. Oso ondo.
Esataria 1. Nola diren gauzak. Bilbora bidean behar zenuen gaur.
Pierre Lapeyrade. Bai.
Esataria 1. Eta Angelutik Bilborako bidea hartu duzu, baina Donostian pausatu zara, ez?, hemen geratu zara, ez?
Pierre Lapeyrade. Bai, hori da. Bilboko Festibalean selekzionatuak (aukeratuak) izan gara gure filmarekin eta maluruski (zoritxarrez) COVIDarekin lotuak diren gauzengatik mugitu dute eta pausatua izanen da ekainera, edo maiatzera.
Esataria 2. Bilbao Surf Film Festival jaialdian zinen aurkeztekoa Bizi Belharra I, zure lehen filma, Belharra olatua 360 graduan erakusten duen pelikula birtuala. Pelikula birtual bat zer da?
Pierre Lapeyrade. Hori da; erran nahi du 360 gradutan grabatu dugula. Beraz, ema(i)ten dugu (diogu) filma ikusten duen jendeari oportunitatea (aukera) berak olatua ikusteko, baina(n) parean ziren bezala, eta baita ere surflariaren begien bitartez. Beraz, ema(i)ten dute VR-ko betaurrekoa edo kaskoa buru-gainean, begien aitzinean eta olatuaren aitzinean ziren bezala ikusten dute.
Esataria 1. A, beraz, zure filma ikusteko, hori, betaurreko berezi batzuk jarri behar ditugu.
Pierre Lapeyrade. Bai.
Esataria 1. Hemen dauzkazue gerriko horiek mahai-gainean…
Pierre Lapeyrade. Bai.
Esataria 1. …betaurreko handi batzuk dira, ezta?
Pierre Lapeyrade. Bai.
Esataria 1. Eta horiek, eta gero horri lotuta zera, aurikular batzuk ere jarrita dauzkazu, ezta? Beraz, hori jarrita, sentituko dugu zera, olatuaren aurrean egongo bagina bezala, ezta?
Pierre Lapeyrade. Bai. Hori da.
Esataria 1. Surflari bat izango bagina bezala, ezta?
Pierre Lapeyrade. Hori da. 360 gradutan da. Beraz, begiratzen ahal da inguru osoan: beherean, gainean, bazterretan. Eta irudi-soinua dugu ere bai. Beraz, ema(i)ten du, ema(i)ten du (dio) soinuari dimentsio berezi bat. Eta helburua da jendeari biziaraztea errealitatetik bezain hurbil, egian biziko zuten esperientzia.
Esataria 1. Ja! Ja! (Hara!)
Esataria 2. Ekarri dituzun kasko horiek dira ba buzeorako edo urpekaritzarako erabiltzen diren betaurrekoen tankeratsukoak, baina ez dira gardenak, noski; erabat grisa da kanpotik. Barruan, pentsatzen dugu, pantaila izango dutela inguru guztian eta erabat aurpegira itsatsita geratuko zaizkigu, e!
Pierre Lapeyrade. Bai.
Esataria 2. Ez dugu betaurrekoen kanpoan gertatzen ari denaren berririk izango. Hau Bilbon erakusteko asmoa zenuen ikusle guztiei horrelako betaurrekoak emanda?
Pierre Lapeyrade. Bai. Baginuen, baginuen (bagenuen) sala bat guretzat. Eta bagenituen sei kasko, errealitate birtualeko kaskoak. Beraz, jendeak bazuten oportunitatea [bazuen aukera] erreserbatzeko Interneten, eta gero etortzen ziren erreserbatutako tenorean (orduan) eta bakoitza bere aldian pasarazten ginuen (genuen) kaskoen barnean.
Esataria 1. Paradoxikoa da, e! Surfari eskainitako jaialdi bat hirugarren olatuak bertan behera uztea, ezta?
Pierre Lapeyrade. Bai. Bai.
Esataria 1. Pandemiaren hirugarren edo ja ez dakigu zenbatgarren olatuak, ez?
Pierre Lapeyrade. Bai. Espero azkena. Baina espero…
Esataria 2. Baina zuek egoten zarete olatu handien zain, eta, begira, orain azpian harrapatu zaituztete.
Pierre Lapeyrade. Bai. Ba bidaietan xantza (zortea) izan dugu zeren eta bi aldiz joan gira (gara) grabatzera. Eta lehen filma egin ginuen (genuen) otsailaren 15ean eta kristoren uh(a)inak izan genituen, 10-12 metro-ingurukoak gutxi gorabehera. Beraz, biziki lodiak eta biziki politak; haizerik gabe. Beraz, horiek ziren baldintza aski arraroak. Eta berriz ukan dugu urte-bukaeran beste sesio (saio) bat…
Esataria 1. Bai.
Pierre Lapeyrade. Eta hor oraindik lodiagoak uh(a)inak, 15 metro baino gehiago.
Esataria 1. Bai. Gogoratzen gara urriaren amaiera aldera, zera…
Pierre Lapeyrade. Bai. 29an.
Esataria 1. …zurekin hitz egin genuela, ezta?
Pierre Lapeyrade. Bai.
Esataria 1. Belharra olatua izan zelako orduan ere, ezta?
Pierre Lapeyrade. Bai. Hori da. Hori da.
Esataria 1. Olatu ikusgarria izan zelako eta probestu zenuen, ba, irudiak hartzeko, ezta? orduan, ez?
Pierre Lapeyrade. Bai. Hori da. Lehen filma eginda eta ikusiz zelako arrakasta ukan zuen, nahi ginuen (genuen) beste, beste film(a) bat egin, beste irudi batzuekin, beste grabatzeko teknika batzuekin eta ekipo berdinarekin, zeren segitzen dugu beti ekipo berdina. Dira bi surflari: Gautier Garanx izenekoa, eta Julien Molia. Beraz, bikote bat, bikote, surf-bikote bat, eta bakoitzak surf(e)atzen du eta bakoitzak bestea tiratzen du olatuaren gainean jet-eskiarekin. Beraz, egiten dute bakoitzak bere aldian itzulika. Eta beraz, egin ditugu izugarrizko irudiak; eta lehen filmak ukan du arrakasta handia baina(n) bigarrenak nire ustez ukanen du oraino, oraino gehiago.
Esataria 1. Zu omen zara munduan olatu handietako film birtuala egiten duen lehendabizikoa, Pierre?
Pierre Lapeyrade. Bai. Uste dut. Ez dut uste egina izan denik lehenago munduan. 360 graduko kamerak ari dira garatzen geroz eta gehiago munduan zehar eta kirol extremoak (arrisku kirolak) egiten dituzten jendeak badituzte [baditu] geroz eta gehiago, irudiak egiteko. Baina(n) irudi horiek erabiltzea kaskoetan eta VR-ko betaurrekoetan, hori, lehen aldia izan da munduan.