Euskal Herriko txakurrei jartzen dizkiegun izenak

Gaztea irratiko GU saioaren audio honetan jendea zenbait lekutan txakurrei COVID izena jartzen hasi dela adierazi dute.

Eta Euskal Herrian? Zein dira gurean txakurrei gehien jartzen dizkiegun izenak? Alain Perez eta Ibon Fernandezen eskutik, Euskal Herriko top zerrendako lehen bost izenak zein diren jakingo dugu. 

 

 

Jatorrizko audioa hemen duzu entzungai.

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alain Perez esataria. Gaur Kataluniatik iritsi zaigu albiste hau, Kataluniako Albaitarien Elkargotik, bale? (ados?). Hogeita zazpi maskota erregistratu omen ditu Kataluniako Albaitarien Elkargoak COVID izenarekin…  

Ibon Fernandez esataria. Katalunian bakarrik… 

Alain Perez esataria. Katalunian bakarrik. Bai. Euskal Herriko datua ez daukagu COVID izenarekin lotuta. Bueno, gehiengoak konfinamenduan zehar adoptatutako maskotei jarri omen die izen hori, COVID izena, eta batzuek diote, bada, aurtengo urtea, bada, markatu duen zerbait izan delako erabaki dutela, bada, beraien maskota horiei, aurten adoptatu dituzten maskota horiei, COVID izena jartzea, ze(ren) klaro (jakina) egia da 2020ko nik uste dut gauzarik deigarriena edo behintzat hau izan dela. 

Ibon Fernandez esataria. Hor daude.  

Alain Perez esataria. Eta klaro, zuek galdetuko duzue, eta Euskal Herrian, zer? Zer pasatzen da Euskal Herrian? COVID izen asko jartzen da? Bueno ba datu hori, esan dizuedan bezala, ez dakigu, ez daukagu hemen eskuartean, baina ba al dakizue zein diren Euskal Herrian maskotentzako gehien jartzen diren izenak? 

Ibon Fernandez esataria. O, top-a daukagu, zerrenda daukagu…? 

Alain Perez esataria. Top-a daukagu… 

Ibon Fernandez esataria. Top maskota… 

Alain Perez esataria. Top-a maskota Euskal Herrian, eta hemen jarri dizkizuet gurean, Euskal Herrian, txakurrei jartzen zaizkien izenen top bosta… 

Ibon Fernandez esataria. Bale.  

Alain Perez esataria. Orduan hasiko gara, 5. postuan daukagun izenarekin. Entzun: 

(Off ahotsa) Bosgarrenean… 

Alain Perez esataria. Zein uste duzue dela? 

Ibon Fernandez esataria. Hau da bosgarren jarriena… 

Alain Perez esataria. Jarriena, klaro! Joan behar naiz bosgarrenetik jarrienera. Zuk... 

Ibon Fernandez esataria. Txuri, Txuri edo Elur bat fijo (ziur) 

Alain Perez esataria. Beida (begiratu), ez dago ez Txuri, ez Elur… Hau da zerrenda eguneratua, e, Ibon,  

Ibon Fernandez esataria. Bai. 

Alain Perez esataria. 2020an. Ze(ren) Txuri geratu zen pixka bat 2000ko hamarkada horretan, ez? 

Ibon Fernandez esataria. Ez dakit, ez dakit zein izango den. 

Alain Perez esataria. Bueno, bosgarren postuan daukagu, Nala

Ibon Fernandez esataria. Ai, ze polita! 

Alain Perez esataria. Asko jartzen da Nala… 

Ibon Fernandez esataria.Bai. 

Alain Perez esataria. Eta, eta geroz eta gehiago, eta 2020an txakurrentzako, batez ere emeentzat… 

Ibon Fernandez esataria. E, Nala… 

Alain Perez esataria. Ba seguru zure… Euskal Herrian geroz eta gehiago jartzen den izen bat da, 2020an oso modan dago Nala jartzea, bale? 4. postuan… 

Ibon Fernandez esataria. Hori bosgarren postuan. 

Alain Perez esataria. Hori bosgarrenean, goazen laugarrenarekin… 

Ibon Fernandez esataria. Benga!  

Off ahotsa. Laugarrenean… 

Alain Perez esataria. Laugarrenean, Euskal Herrian, Bizkor

Ibon Fernandez esataria. Ai, Bizkor

Alain Perez esataria. Bizkor edo Bixkor

Ibon Fernandez esataria. Hauek ostiko txakurrak dira, Bixkor izenekoak. 

Alain Perez esataria. Bixkor, normalean txikiak izaten dira, ez? 

Ibon Fernandez esataria. Hori da, 

Alain Perez esataria. “Perro-patada” horietakoak ez? esaten duzu 

Ibon Fernandez esataria. Hori da. 

Alain Perez esataria. Bai, bada Bixkor asko jartzen da, eta hala ere esaten dut “ostras, ze polita, ze(ren) euskal izen bat da” 

Ibon Fernandez esataria. Gainera, Bizkor da txuria, baina ja horia dago, urtetxo batzuk badituelako, eta mustatxoa ja horia dauka. 

Alain Perez esataria. Pixka bat zahartuta bezala, ez?. Hola, “añejo” (aspaldiko) estiloa. Egia da Bixkor ja dagoela pixka bat pasa(tu)ta. 

Ibon Fernandez esataria. Pasa(tu)ta… 

Alain Perez esataria. Baina bueno. Jakin oraindik ere asko jartzen dela laugarren postuan daukagulako Bixkor izena. Iritsi gara top hirura. 

Ibon Fernandez esataria. Aber! (Ea ba!)

Alain Perez esataria. Euskal Herrian. 

Off ahotsa. Hirugarrenean… 

Alain Perez esataria. Beida (Begira)… Niretzako kuriosoa… 

Ibon Fernandez esataria. Brontzezko domina, Alain. 

Alain Perez esataria. Brontzezko domina Euskal Herrian Kira-rentzat. 

Ibon Fernandez esataria. Ai!   

Alain Perez esataria. Kirak eraman du brontzezko domina. 

Ibon Fernandez esataria. Ez nuke pentsatuko Kira izeneko txakurra. 

Alain Perez esataria. Bai. Igual ez da oso euskal izen bat, ez?, edo Euskal Herrian asko entzungo, entzuten duguna. Baina begira, gainera, kanpoan asko jartzen omen da, eta Euskal Herrira ere iritsi omen da Kiraren sukarra. Bueno, bada, esango dizut bakarrik 2. eta I. (Lehenengo) postuan daudela bi euskal izen. 

Ibon Fernandez esataria. Bale. 

Alain Perez esataria. O sea (hau da), Euskal Herrian garela oso euskaldunak baita izenetarako eta baita txakurren izenetarako…  

Ibon Fernandez esataria. Txiki, Txiki badago. 

Alain Perez esataria. Ba beida (begira) 2. postuan daukagu… 

Ibon Fernandez esataria. Bai. 

Off ahotsa. Bigarrenean… 

Alain Perez esataria. Zein uste duzu dela?  

Ibon Fernandez esataria. Ez dakit ba… 

Alain Perez esataria. Lagun

Off ahotsa. Lagun

Alain Perez esataria. Lagun, niretzako ez zait gustatzen ze(ren) Lagun da, bueno igual baten bat ofendituko da fijo (minduko da, ziur), baina Lagun da oso erraza. Lagun da txakur bat daukazunean esaten duzuna, “bueno, bada, Lagun”. 

Ibon Fernandez esataria. Hori da. 

Alain Perez esataria. Lagun jarriko diogu ba delako tipikoa, ez?, o sea (alegia)….  Ba bueno mantentzen da… 

Ibon Fernandez esataria. Oso erraza da. 

Alain Perez esataria. Mantentzen da, e? bigarren postuan Lagun txakurra daukagulako, Lagun izena… Eta bagoaz ezagutzera... 

Ibon Fernandez esataria. Entzule maiteok, adi! Zuk alboan zure txakurra baldin badaukazu une honetan, ziurrenik zure txakurraren izena esango dugu eta igual irratia entzunda, txakurrak kasu egingo digu. 

Alain Perez esataria. Eske (izan ere) lehenengoa da oso fuertea.  

Off ahotsa. Aste honetan, Lehenengo postuan,  

Alain Perez esataria. Ibon, zuk arrazoi, Txiki

Ibon Fernandez esataria. Ai! 

Alain Perez esataria. Txiki 

Ibon Fernandez esataria. Txiki, Txiki, ole, ole… 

Alain Perez esataria. Txiki da. 

Ibon Fernandez esataria. Txiki.        

B1
2020-11-17
23247225
04:13
1254