Nora joango gara oporretan uda honetan?
Uztail eta abuzturako hasi dira erreserbak egiten, eta, batez ere, gertuko turismoa gailenduko da.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria.- Udako oporrei begira jarri gara dagoeneko.
Kaleko inkesta-Emakumea 1.- Nire asmoa, uzten badigute, da lehengusuen etxera joatea Landetara.
Kaleko inkesta-Gizonezkoa 1.- Pentsatu dugu hementxe gelditzea.
Kaleko inkesta-Emakumea 2.- Abuztuan daukagu, oraindik pentsatzen dugu, bada, denbora daukagu kantzelatzeko.
Kaleko inkesta-Emakumea 3.- Beti joan izan gara urrutira, baina aurten ez.
Esataria.- Batez ere uztailerako eta abuzturako ari dira erreserbak egiten. Alarma-egoera aurretik eginiko erreserbak mantentzen ari dira eta orain erreserba berriak jasotzen ari dira bidaia-agentzietan.
Bidaia-agentziako ordezkaria.- Tarragona lekuan (inguruan), Andaluzia, beti, hori, hondartzak-eta, baina hori, barne-turismoa aurten asko mugituko da.
Esataria.- Hainbeste zalantzaren aurrean, bidaia-agentziak hasi dira azken orduko doako kantzelazioak (ezeztapenak) eskaintzen.
Bidaia-agentziako ordezkaria.- Apartamentu, kanping, alokatzeko etxe osoak…
Esataria.- Badirudi asko kanpingetara joanen direla.
Mendigorriko honetan, esaterako, egunero ari dira erreserbak jasotzen, gehienak Euskal Herrikoak, gainera.
Astelehenean irekitzea aurreikusten dute, hori bai, murrizketekin eta hainbat segurtasun-neurri hartuta.
Bidaia luzeak baino gehiago, gertuko turismoa gailenduko da.
Kaleko inkesta-Gizonezkoa 2.- Nik uste dut zaila dela hemendik kanpora joatea.
Kaleko inkesta-Gizonezkoa 3.- Igual baserri… baserri ruraletara (landa-baserrietara/landetxeetara) joatea.
Esataria.- Landetxeetan, adibidez, hasi dira nabaritzen.
Landetxeko arduraduna.- Uztailerako Tolosaldeko kuadrilla bat etorri nahi duena, eta abuzturako bizkaitar batzuk etorri nahi dutenak ere badauzkagu.
Esataria.- Gure opor-planak egoera berrira moldatzen ari gara, batez ere, gertutasuna eta segurtasuna bilatuz.

Interesatzen zaizu
2020-05-18
22019100
01:36
4259