Konfinamenduan, baina elkarrekin kantatzen

Skakeitan taldeko kideek 'Ezpainetan odola' kanta jo dute, bakoitzak bere etxetik, eta artista ezagunei eskatu diete parte hartzeko. Emaitza Youtubeko euren kanalean jarri dute.

Mezu hau jarri dute abestiarekin batera: “Etxean gaude. Baina ez gaude isolatuta. Konfinamendu garaietan, elkartasun apur bat aldarrikatu nahi izan dugu. Bakarrik ezin da, lagunekin bai. Gure Ezpainetan odola kantua jo dugu, bakoitzak bere etxetik, eta miresten ditugun artistei bertan parte hartzeko proposamena luzatu diegu”.


Ezpainetan Odola

Izoztuta
Geldi zaude
Sabaiari begira
Dantzan aurreikusten zen panorama.
Izerditan
Bizi ala hil,
Ametsgaizto okerrenak,
Iltzeak gure gorputz profanoetan.

BABESIK GABE GAUDE
LURRA BESARKATZEN,
EZPAINETAN ODOLA,
TA ILUSIOEK
BARREZ TA NEGARREZ
GALDU DUTE KONTROLA

Ni ta nire zirkunstantziak,
Amnesiak jota esnatu
Buruaren ziega isolatuenean.
Drama zelai erraldoi bat
Sortu du azken batean
Zoriontsu izan beharraren lemak.

BABESIK GABE GAUDE…


B2
2020-03-23
21739082
1538