Olatz Salvador, musika pasio eta ofizio

Olatz Salvador donostiarrari txikitatik eta famila girotik etorri zaio musikarekiko pasioa. 2010. urtean igo zen lehen aldiz oholtzara, Skakeitan taldearekin. 2014an bakarlari gisa ere hasi zen, gitarrarekin berak konposatutako abestiak taularatuz.

Oholtzan eroso sentitzen da eta gogo biziz dago Euskal Herriko, zein nazioarteko agertokietara igotzeko.

 

 

 

Olatz Salvador, 2021eko ekainaren 5ean Errenteriako Lekuona Fabrikan eskaini zuen kontzertuan. Argazkia: Mendi Urruzuno

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Musikaren munduan murgilduta ibili: musikaren munduan aritu bete-betean. 

Musika familiarekin lotu: musika familiaren parte izan. 

Bietan eroso egon: bi gauza egiten gustura aritu. 

Bakarka aritu: bera bakarrik aritu. 

Skakeitanek bidea eman: Skakeitani esker aukera ikusi. 

Aberastasuna eman musikari: on egin musikari. 

Ezjakintasun handiz ibili: gauzak nola izango diren jakin gabe ibili. 

 


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Zein da Olatz Salvador?     
Bueno ba Donostiako neska bat naiz, 31 urte bete ditut aurten, psikologia ikasi nuen eta oraintxe bertan musikaren munduan murgilduta nabil.

Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?
Bueno egia esan baditut, hola, oroitzapen batzuk musikarekin lotuta, baina ez nuen asoziatzen (lotzen) hainbeste musika hutsarekin baizik eta familiarekin, familia-ospakizunekin edo familiarekin egoteko era bat zela esango nuke. Ez zen musika hutsik, baizik eta testuinguruan beti zegoen musika era batera edo bestera.

Nola sentitzen zara erosoago, taldean ala bakarlari gisa?
Ba uste dut bi gauzak egiten jarraitzen dudala, bietan eroso nagoelako. Oso desberdina egiten zait, alde batetik, protagonismo-mailagaitik, inplikazio-maila, exigentzia-maila, eta abar altuagoak dira bakarka ari zarenean, eta izen-abizenak jartzen dituzunean, ba, azkenean, bueno, onerako eta txarrerako proiektua oso zure bilakatzen da. Taldean, aldiz, badaukagu horizontaltasun bat, badaukagu familia-sentimendu handi bat urte askotan zehar landu duguna eta, agian, ludikoagoa izan daiteke guztiok beste lan bat izanda, ba azkenean nahiko zaletasun bilakatu da taldearen asuntoa, nahiz eta, konpromezu (konpromiso) maila ere handia izan daitekeen.

Nolako esperientzia izan duzu Skakeitan taldearekin?
Ba nik uste dut, agian, Skakeitanek eman zidala bidea deskubritzeko beste bide batzuk arakatu nitzakeela eta, agian, hor hasi ez banintz, agian, ez nintzateke inoiz bakarka hasiko eta, bueno, eman zidana izan zen, ba oparitu dizkit momentu pila bat konpartitu (partekatu) ditugunak taldeko guztiekin eta gurekin ibiltzen den jende guzti horrekin (horrekin guztiarekin), eta esperientzia handia, Skakeitanen asko ikasten det (ari naiz) oraindikan (oraindik). Hasi nintzen momentutik izan da ikaskuntza handi bat eta uste dut bi gauza horiek direla azkenean ba erreskatatu ditzakedanak, ez?

Akustikoan aritzea oso desberdina da?
Egia da hasi nintzela gitarra eta ahotsarekin bakarrik. Baina ja badira hainbat urte, ez dakit hiru urte behintzat bai, talde batekin batera jotzen dudala eta, eta bueno, azkenean ba oso desberdina da akustikoan sentitu dezakezun biluztasun hori eta taldean sentitu dezakezun babes hori, ez? Bi plano oso desberdin dira eta musika aldetik ere, ba taldean aritzeak aberastasun handia ematen dio musikari.

Zer esango zenuke zure azken diskoari buruz?
Ba, alde batetik, esperientzia bezala oso ona, oso aberasgarria, jende interesgarri askorekin lan egiteko aukera eman dit, musikari oso onekin, ekoizle, bueno, paregabe batekin, kolaborazio oso bereziekin. Eta alde horretatik oso zortedun sentitzen naiz.

Hemendik aurrera zer asmo duzu?
Nire plana da ahalik eta kontzertu gehien ematea eta, bueno, ba datak gerturatzen doazen heinean ari dira gauza berriak ateratzen. Oraindik inork ez dauka oso argi uda hau nolakoa izango den, jaiak egongo ote diren, edo nolako jaiak. Eta, orduan, ba oraindikan (oraindik) zain gaude, ni behintzat ezjakintasun handiz nabil, bueno ba etorkizuna eraiki nahian, baina behintzat zuzenekotarako ilusio handiz eta, bueno, pues (bada) datorrena gogoz hartzeko.

B1
2021-06-11
28344655
00:04:17
5713