Koronabirusa

Elhuyarreko Ana Galarraga zientzia-komunikatzailearen eskutik, ETB1eko Ahoz Aho saioaren bideo labur honetan, koronabirusaren gaineko oinarrizko informazioa eskainiko zaigu.

Wuhanen (Txinan) hasi eta dagoeneko nazioartean zabaldu den koronabirus-infekzioak, galdera ugari ez ezik, informazio-uholde bat ere sortu du. Kalitatezko komunikazioarekin batera, nahasteak, gaizki-ulertuak eta albiste faltsuak ere zabaldu dira, ordea. Horregatik, komeni da zenbait kontzeptu argi izatea

Jatorrizko bideoa, helbide honetan duzu.

 

Osakidetzak zabaldu duen aholku-bideoa, berriz, hemen duzu ikusgai:

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Aurkezlea.- Ana Galarraga, arratsalde on.
Ana Galarraga.- Arratsalde on.
A.- Eskerrik asko etortzeagatik. Zer diren gauzak! Wuhan hiriak milaka herritar ditu eta asko eta askorentzat mapetan agertu ere ez zen egiten. Halako batean, badirudi mundu guztiak jar dezakeela eta beste horrenbeste koronabirus hitz honekin, ezta?
A.G.- Hori da. Bueno, nik behintzat, Wuhan uste dut orain arte ez nuela inoiz entzun edo ez neukan haren berririk. Koronabirusa bai, lehendik(an) ere ezagutzen dugu. Hau berri-berria da, justu orain sortutakoa, baina bestela bada birus familia nahiko ezaguna eta lehenago ere arazo antzekoak (antzeko arazoak) eman dituena, baina Wuhan… bada, zoritxarrez, orain egin zaigu guri ezagun eta haiei, are okerrago.
A.- Batzuetan gertatzen da horrelako geografia-kontuetan eta, horrelako milioika biztanle dauzkaten Asiako hiri batzuk eta nola da posible, guk akaso, gure Europako gune honetatik horrelakoak ez ezagutzea…
A.G.- Bai.
A.-  … gero kexatzen gara besteek ez dutenean ezagutzen…
A.G.- Hori da. beitu, berdina pentsatzen dut nik askotan. Gero ni beti hor ibiltzen naiz esplikatzen “bai, bada, hor, Pirinioetan…”
A.- Bai. Bueno, hiztegia, koronabirusa, aditu batzuentzat bazen ezaguna. Hor, hiztegi zabal samar bat ere ari gara ezagutzen eta gutxi gorabehera gero eta ezagunago egiten zaizkigun hitz batzuk badira. Hasiko gara hasieratik, beharbada. Koronabirusa bera?
A.G.- Bai. Nik uste dut bai komeni dela, bueno, bada, poliki begiratzea hitz bakoitzak zer esan nahi duen. Bestela, gaizki ulertu eta hainbeste albiste eta informazio-uholde honen artean jada ez dugulako bereizten zer den alea eta zer den lastoa, ez? Eta bueno, pixka bat gauzei bere neurria hartzeko eta, komeni da ulertzea zer esan nahi duen gauza bakoitzak. Adibidez, hori, koronabirus. Zer da? nola “korona” hori daukan aurretik, ematen du beste era bateko birus bat dela. Bada, birus bat da, RNA (azido erribonukleikoa) birus bat da. Birusak dira oso izaki sinpleak, izaki bizidunak diren ere zalantzan jartzen dute batzuek. Eta bakterioak baino askoz ere sinpleagoak dira, adibidez. Eta bakarrik daukate DNA edo RNA, hori da bere kode genetikoa. Gero daukate inguruan, horrela, bada, proteinaz osatutako abside bat, kasu honetan hexagonala da, itxura hori edukitzen du, eta gainera, honek dauka bilgarri bat, guztiek ez daukate, eta honek dauka bilgarri bat eta koroa itxurako irteera batzuk dauzka, hori, mikroskopio elektronikoz begiratuta antzematen da eta horregatik, bada, birus-mota hauei datorkie izena, koronabirus.
Oso-oso ezagunak dira eta oso zabalduta daude.
A.- Hau da, ez dela hemengoa eta lehendik ere ezagutzen zen.
A.G.- Inondik inora, eta sortzen dituzten gaixotasunak, askotan arnas-aparatukoak, ez hain bezain larriak, bada, adibidez, gerta liteke hartzea katarro arrunt bat eta izatea koronabirus batek eragindakoa. Eta eragiten diete hegaztiei eta ugaztunei. Orduan, bueno, gurekin bizi dira, gure gorputza eta immunitate-sistema, bada, prest daude hauei aurre egiteko, urte askotan gurekin bizi diren horien aurrean, baina zer gertatzen da mutazio bidez aldatu eta guretzako berriak direnean?
Bada, bueno, gertatzen da orain gertatzen ari dena. Gorputza ez dagoela prest aurre egiteko, orduan, arnas-aparatuko gaitz horiek askoz larriagoak dira, sintomak-eta, bada, beste maila batekoak dira eta heriotzeraino eraman dezakete. Ze, denok dakigun bezala, birusen aurka antibiotikoek-eta ez dute funtzionatzen eta dauden botikak, bada, bueno, nahiko eragin mugatua daukate. Eta txertorik ere ez dago txertoak prestatzen direlako haien zatiekin eta ez baditugu ezagutzen aurretik, bada, ezinezkoa da.
A.- Denbora beharko da.
A.G.- Orduan, hori gertatu da kasu honetan.

B2
2020-02-27
21585256
03:39
1850