COVID-19aren izurria argitzen: 1. atala.- Saguzarretatik gizakietara

Lehenengo atal honetan birusaren jatorriaz hitz egingo digu Ana Galarragak. Saguzarretatik pasa omen da gizakietara eta beste koronabirus batzuekin antza du COVID-19 honek.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyar Fundazioaren informazio-pilulen lehen atala da hau.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ana Galarraga.- COVID-19a eragin duen patogenoa birus bat da. Guretzat berria, baina, berez, badakigu saguzarretatik etorritakoa dela. Nahiz eta batzuentzat oso harrigarria izan hori, berez, pentsatu behar dugu, bada, guregana etorri diren gaixotasun gehienetatik bi heren animalietan, berez, jatorriz, hangoak zirela. Eta saguzarrak ere badirela beste gaitz batzuen jatorria. Adibidez, ebola berarena edo SARS izurritea, 2002an edo hasi zen hura ere saguzarretatik sortua izan zen. 

Kasu hartan, saguzarretatik birusak salto egin zuen bitartekari batera, zibeta bat izan zen, eta gero infektatu gintuen gu, gizakiok.  

Honetan, COVID-19an, ez dakigu zein izan den bitartekaria eta hori garrantzitsua da ikusteko ze bide egin duen eta baita, bada, aurrerantzean prebentzioak eta neurriak hartzeko. Baina behintzat badakigu hori, saguzarretatik atera zela eta alderdi horretatik beste koronabirus batzuen antza badu. 

B2
2020-04-02
  • Galarraga , Ana
21800415
01:18
567